Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

debate 2 (I Taldea)

diciembre 19th, 2008 · No hay Comentarios

Hasiera batean, ahozkotasuna zen gizakiok geneukan komunikatzeko bide bakarra. Geroago, idazkera agertu zen eta horrek aurrerapauso handia suposatu zuen, hipermedioetara iritsi arte.

Ahozkotasuna komunikatzeko era bat da eta eremu nahiko zabala hartzen du bere baitan. Azken finean, ume baten oihua zein lagunarteko solasaldia ahozkotasunaren eremuan kokatzen ditugu. Ong-ek bi motatako ahozkotasuna bereizten ditu:

  1. Lehen mailakoa: ahozkotasuna komunikatzeko soilik erabiltzen duten kulturei dagokie. Ahozkotasun mota honek oroimenaren aktibaketa errazten du.
  2. Bigarren mailakoa: idazkera duten kultura aurreratuek erabiltzen dutena da honako hau. Oroimenaren euskarritzat jotzen da.

Idazkera, lengoaia baten errepresentazio grafikoa da eta, lehen mailakoa den ahozko hizkuntzaren menpe dago. Tradizio oralarekin konparatuz, idatzita dagoen guztiak izaera permanentea bereganatzen du ahozkotasunak ez duena.

Hipermedioa, estruktura multilineala duen informazioa antolatzeko sistema bat da, soinuak eta irudiak ere txertatzen dituena. Hipermedioak ematen dituen aukerak, ahozkotasunak edo idazkerak ematen dituztenak baino zabalagoak dira.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas