Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

DES- aurrizkia

junio 6th, 2009 · No hay Comentarios

Gure  taldeko lanean landutako aurrizki bat des- aurrizkia da.  Aurrizki honek erderazko “des-” aurrizkiaren eta “sin” preposisioen adiera berbera du. Erromantzetik datorren aurrizkia da eta herriak berak sortutako hitzak baino gehiago izan dira lexikografoek aurrizki honekin sortutako hitzak.  

Aurrizki honek oinarrian kategoria lexiko ezberdinak hartu ditzake:

-izena.

– izenondoa.

-aditza.

Aurrizki honek “aurkakoa” adierazten du. Aurrizki honekin arazoak egoten dira ez- aurrizkiarekin; izan ere, kasu askotan era berean erabiltzen dira baina adiera ezberdinak dituzte: des- aurrizkiak aurkakoa adierazten duen bitartean, ez- aurrizkiak eza adierazten du.

Dena den, ez dugu oso argi izaten noiz erabili behar den bat eta noiz bestea. Uste dut azkenean erabilera kontua dela.

Des- aurrizkiari buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzue hona hemen gure taldeko lana: G-taldea

Etiquetas:

  • Etiquetas