Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Deustuko CRAIari buruz (I)

junio 9th, 2009 · No hay Comentarios

Hemen nabil Chomsky gora eta Chomsky behera, eta ez dakit zergaitik baina Deustuko CRAIaz oroitu naiz. Behar bada badelako garaia hau kritikatzeko. Baina gaurkoan gauza bakar batetaz hitz egingo dut, bestela 20 metroko sarrera idatzi dezaket eta.

Deustuko ikaslea baldin bazara, beste guztiek ezin baitute liburutegia erabili, sartzerakoan udalerrietako kiroldegietan bezala gauzak takiletan sartu behar dituzu. han baitago segurtasuneko norbait takiletara jendea bidaltzen. Baina kontuz! Hori gertatu egiten da motxila baldin badaramazu. Bertan hustu eta barruan zeneuzkan gauza guztiak eskuetan, edota mostradorean ematen dizuten Deustuko Unibertsitateko boltsa batean, eramanda bakarrik pasa zaitezke. Beraz, oso ohikoak gara portatila, karpeta, kableak, liburuak, diruzorroa… eta guzti daramagun ikasleak. Baina lehen iragarri dizuedan bezalaxe, hori motxilekin bakarrik gertatzen da. Ikaragarrizko boltso handia baldin badaramazu, beste pertsona bat sartzen den horietakoa alegia, ez da ezer ez gertatzen.

Akaso motxilak eta mega-boltsoak ez dute arrisku berdina?

Etiquetas:

  • Etiquetas