Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Deustuko CRAIari buruz (II)

junio 15th, 2009 · No hay Comentarios

Oraingoam ere gure unibertsitateko liburutegi modernoa dut gai. Baina oraingoan, aurrekoan ez bezalaxe, kritika ona egingo diot.

Unibertsitateko ikasleok azterketa garai mingarrian murgilduta gaude, baina batzuontzat garai honen aurrean hau baino askoz mingarriagoa den garai batean egoten gara. Lanen garaia, alegia. Garai honetan bakarkako nahiz taldeko lanak izaten ditugu amesgaizto.

Talde lanak, hain zuzen, egin ahal izateko Deustuko CRAIak lan-gelak ditu. Lehenagotik eskatuz gero 150 minutuz gela hauetako baten jabe egin gaitezke. Geletan entxufeak (eskuetan eraman behar diren ordenagailuentzat alegia), mahai eta aulki zuriak eta arbela zuri bat daude. Guztia zuria da.

Deusto CRAI

Nire ustez, lanak eta proiektuak egiteko oso leku aproposa da, oso ideia ona baita. Denbora gehienetan gutxi izaten da, baina hurrengo 150 minutuko tartea alokatzeko aukera badago.

Beraz, Deustuko CRAI berrian dena ez da txarra, ona ere ez noski.

Etiquetas:

  • Etiquetas