Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Dokumentazio tradizionala vs Dokumentazio digitala

octubre 31st, 2010 · No hay Comentarios

Teknologia berrien etorrerarekin dokumentazio moduak aldatu egin da. Dokumentazio kontzeptuak hau esan nahi du: gai jakin bati buruzko bilaketa da eta dokumentu horien trataera, zabalkunde zehatz, sakon eta bat-batekoa izan dezaten. Alor zientifikora eramanda, iturri dokumentalen komunikazo prozesua ikertzen duen zientzia da, ezagutza berriak eskuratzeko helburuz. Dokumentuak dira  liburuak, aldizkariak eta artikuluak; gutunak, fakturak eta informeak; baina dokumentu dira ere, marrazkiak, bideoak edo argazkiak. Artikulu honen bidez dokumentazio digitala eta dokumentazio tradizionala azalduko ditugu.

Dokumentazio tradizionala: Dokumentazio digitala sortu aurretik dokumentazio tradizionala daukagu. Normalean paperezkoa izaten da. Honela, dokumentuak galtzeko posibilitate handiagoa dago, hauen higatzearen ondorioz. Gainera, ekoiztutako informazio daukate, kodifikazio sistema eta erregistro zehatz baten bitartez egina. Erregistratua izateko inprimatzearen beharra du eta kodifikatua izateko alfabetoa behar du. Dokumentu hauek eskuetan edukitzeak, erabiltzeko orduan erraztasuna ematen digute eta inmanenteak dira. Hala ere, paperezkoa bada ezin izango ditugu kanpoko loturak egin, linealki irakurri behar da eta izan daikete informazio gehiago behar izatea baina orokorrean zailagoa izango da erabiltzen. Informazio tradizional guztia ez dago digitalizatua, oso zaila baita dauden dokumentu guztiak almazenatzea.

Dokumentazio digitala: errazatasunak eta abantailak ahalbidetzeaz gain, erosoagoa eta iraunkorragoa da.  Soinuak eta koloreak har ditzake inongo arazorik gabe, baita bideoak eta argazkiak ere. Dokumentazio digitala narratiba bultzatzeko, euskarri narratibarako, esperientzia bat elkarbanatu, egoera bat sakonki konprenitu eta abarrerako erabiltzen da. Dokumentazio digitala apainketa bat baino gehiago da eta ebaluazio formatiboan erabilgarria da. Sarrera erraza du denontzeko eta nahi adina aldiz kontsulta daiteke dokumentua. Baina autoreak ere nahi adina aldiz alda dezake bertako informazioa; horregatik beti idatzi behar da zein egunetan begiratu dugun dokumentu hori. Lehen aipatu dudanez, dokumentu bat erabiltzerakoan erosoagoak izango dira dokumentu tradizionalak, dokumentu digitalen beste arazo bat izango da hau.

Ondorioz, dokumentu digitalak dokumentu tradizionalean gainjartzen ari dira izugarrizko abiadurarekin baina honek ez du esan nahi, momentuz, dokumentu tradizionalak desagertuko direnik.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas