Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

DUBLIN CORE METADATA INITIATIVE

noviembre 29th, 2010 · No hay Comentarios

Dublin Core Metadata Initiative, edo DCMI, metadatuen estandar eraginkorren hartze zabala sustatzen duen erakundea da, metadatuen hiztegi zehatzen garapena ere bultzatzen duena. DCMIren ekintzen artean honako hauek ditugu: ereduen eta arkitekturaren inguruko lana, DCMI komunitateetan eta DCMIren Talde Eginkizunetako eztabaida eta taldeko lanetan parte hartzea, eta urteroko konferentzietara joatea. Era berean, DCMIk ahaleginak egiten ditu metadatuen arau eta erabilerek onarpen orokor bat izan dezaten. DCMIren beste zereginetako bat informazioa bilatzeko, partekatzeko eta erabiltzeko oinarrizko irizpideak eskaintzea da. Honetarako baliabideak deskribatzeko irizpide internazioanalak garatzen ditu, mundu osoko erabiltzaileen komunitate bat sustatzen du eta Dublin Coren soluzioen erabilera zabala bultzatzen du.

Metadatu hitzak datuari buruzko datua esan nahi du. Interesgarriak diren zenbait objekturen testuingurua artikulatzen du -MP3 artxiboak, liburu elektronikoak eta satelite irudiak bezalako baliabideak- “baliabideen deskribapen” izeneko forma hartuz. Baliabideen deskribapen hau lehenengo artxibo eta liburutegi-katalogoetan erabiltzen zen jada. Dublin Core delakoaren sorrera eragin zuten metadatu modernoak Webaren iraultzarekin batera agertu ziren, 90eko hamarkadaren erdialdean.

Dublin Core DCMIk garatzen duen metadatu eredu bat dugu. 15 definizio semantiko deskritibo dituen sistema da, definizio horiei esanahi semantikoa emateko helburuarekin. Definizio hauek aukerazkoak dira, errepika daitezke eta edozein ordenatan ager daitezke. Dublin Core metadatuak erabilterrazak dira eta abantaila ugari dituzte, hala nola sinpletasuna, flexibilitatea, independentzia sintaktikoa, maila altua duen normalizazio formala, etab.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas