Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Dublin Core Metadata Initiative

diciembre 16th, 2010 · No hay Comentarios

Dublin Core Metadata Initiative edo DCMI metadatuak sustatzen dituen erakunde bat da. DCMI-ren eginkizunetan hauek ditugu: arkitektura eta modeluen gaineko lanak, DCMI komunitatean eta DCMI Talde lanetako elkarrizketak eta kolaborazio lanak, urtero konferentziak egitea , etb.

Dublin Core metadatuen eredu bat da eta DCMI-k garatu eta landu egiten ditu. Organizazio honen helburua metadatuen adopzio zabala egitea da eta metadatuen lexiko espezializatuen garapena sustatzen du. Dublin Core-ren inplementazioak normalean XML-a erabiltzen dute eta Resource Description Framework-en daukate oinarria. Bere izena Dublinetik dator bertan lehenengo bilera egin zelako metadatuen eta webaren gaineko munduko espezialistekin.

15 definizio semantiko deskriptibo dituen sistema da, helburua, definizio horiei esanahi semantikoa ematea. Definizio hauek edozein ordenetan agertu daitezke eta errepikatu ahal dira.

Metadata, beste datu batzuk deskribatzen dituzten datu batzuk dira. Generalean, metadatuen multzo bat datuen multzo bat esan nahi du, rekurtso deiturikoa. Askotan ezin dira ezberdindu datuak eta metadatuak. Metadatuak hiru irizpide kontuan hartuta sailkatzen dira; edukia, aldakortasuna eta funtzioa.

ERREFERENTZIAK:

  • Dublin Core Metadata Initiative (2010, azaroak 22). Kontsultatua: Abenduak 16, 2010. Orrialdea: http://dublincore.org/

Etiquetas:

  • Etiquetas