Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

E-book

diciembre 7th, 2009 · No hay Comentarios

E-book edota liburu elektronikoarena, gaur egun oso modan jarri den gaia izan da. Hasieran zalantzaz eta deskonfiantzaz inguratuta bazegoen ere, azken aldian gero eta egoera hobeagoan aurkitzen dela esan daiteke. Izan ere, jende askok nahiago du papelezko liburuak irakurri baino, ordenagailuaren aurrean jarri eta hemendik bertatik irakurtzea.

Ohizko liburuekin konparatuz, esan beharrekoa da abantailak dituela baina baita ere desabantailak aurki daitezkeela, gauza guztiekin bezela. Alde batetik, papelezko liburuak atzean jende piloa behar duen artean (maketazioa, diseinua…) liburu elektronikoa guzti honen gainetik aurkitzen da. Eta beste alde batetik, argi eta garbi dago askoz ere zailagoa dela papelezko liburu bat aurkitzea liburu elektroniko bat baino, azken hau, interneten egongo delako beti edozeinek eskuratzeko moduan eta bestea berriz, liburutegietan edota liburu dendetan bilatu beharko genuke eta ez egotearen arriksua jasan.

Aurretik esan bezala, ez dira dena abantailak liburu elektronikoa inguratzen dituztenak. Izan  ere, ordenagailuaren aurrean denbora asko egoteak izugarri mintzen du ikusmena eta beste alde batetik, ordenagailua elektrizitatearekin lotuta egongo litzateke, horregatik bateria barik gelditzekotan edo ordenagailuarekin arazoren bat izatekotan, konpondu arte irakurri gabe egotea baino ez dugu.

Hau guztia kontutan hartuz, esan beharko litzateke liburu elektronikoak abantaila asko baditu ere, oraindik ez gaudela guztiz ohitzeko prest eta denbora apur bat behar izango dugula baldin eta benetan papelezko liburuak desagertzen badira.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas