Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

E-Book eta liburu tradizionala

octubre 12th, 2009 · No hay Comentarios

Teknologia berriek hainbat aldaketa ekarri dute gure eguneroko bizitzara, eta literatura gure egunoroko bizitzetan aurkituz dezakegunez gero, teknologia berriek bertan izan duten eragina eta sortu dituzten aldaketak aipagarriak direla esan dezakegu. E-Book-aren agerpena aldaketa aipagarria izan da literatura arloan. E-Book-a liburu digitala da, liburu tradizional baten bertsio digital edo elektronikoa. Gaur egun dena digitalizaturik dagoenez gero liburu digitalak arrerakuntza bat direla esan genezake, eta behar bada hala da, baina gauza guztiek bezala alde onak eta txarrak ditu, horregatik, E-Book-aren eta liburu tradizionalaren arteko desberdintasunak azaltzen ahaleginduko naiz, modu horretan argiago ikusi ahal izango ditugu bakoitzaren alde onak zein txarrak.

Liburu tradizionala paperean argitaraturik dagoen liburua denez gero, paperean soilik irakurri dezakegu; baina liburu elektronikoa berriz, digitalizaturik dago,eta horri esker hainbat aparatu elektronikotan irakurri dezakegu, besteak beste: ordenagailuan, telefono inteligenteetan, mugikorretan…

Erabilerari eta erosotasunari dagokionez liburu tradizionala erosoagoa eta eralbiltzeko errezagoa da, izan ere E-Book-a pantailan irakurri beharra daukagu eta hori desorosoagoa izateaz aparte, kontuan izan behar dugu era digital batean bizi bagara ere, mundu guztiak ez daukala medio digitala eskuragarri, kontuan hartu barik hori menperatzen ez duten pertsonak.

Horren aurrean zera izan behar dugu kontuan, hipertestuareari esker E-Book-aren bitartez behar dugun informazioa bilatu, zehaztu eta hendiagotu dezakegula. Gainera E-Book-ak liburuaren itzulpena zilegi egiten du eta dinamikoa eta inteligentea denez gero oso aproposa egiten du ikerketa eta kontsultarako liburu tradizionalaren aurrean.

Inprimatzeko orduan, liburu elektronikoak paperezkoak baino erraztasun handiagoak eskeintzen ditu eta itzulerek eragindako galera ekonomikoak eta deskatalogazioa saihesten dira.

Hauek dira bi liburuen arteko desberdintasun batzuk, bien arteko diferentziak argi daude eta azken finean pertsona bakoitzak gustokoen duena aukeratu du.

 

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas