Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Emakumeen kontrako erasoa

octubre 25th, 2008 · No hay Comentarios

Emakumeek familiaren esparruan jasaten duten indarkeria da, zalantzarik gabe, une honetan euskal gizarteak aurre egin beharreko arazorik larrienetako bat. Azken urte hauetan, Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarretan sorburua zuten 700 salaketa aurkeztu dira, batez beste. Alabaina, salaketa horiek benetako arazoaren zati ñimiño bat baino ez dute islatzen; izan ere, benetan gertatzen diren kasuen %10-30 soilik salatzen direla uste da.

Arrazoi ugari aipa ditzakegu eraso horiek zergatik ez diren salatzen argitzeko (mendekotasun ekonomikoa, mendekotasun psikologikoa, eskubideak eta eskuragarri dauden baliabideak ez ezagutzea, Justiziarekiko konfiantzarik eza eta abar), baina horietan arrazoi nagusia biktimek errepresaliei dieten beldurra da. Gainera, beldur hori erabat justifikatuta dagoela esan behar; izan ere, egoera horretatik irteteko aurrerapausoak ematen diren neurrian (salatzea, gizartezerbitzuetara jotzea, banantzeko izapideak hastea), nabarmen areagotzen da lesio larriagoak sarriagotan jasateko arriskua.

Nire lagunek honen kontrako abestiak idatzi dituzte. Hona hemen baten bideoa eta bestearen letra:

ORBAINA (JABI GUTIERREZ)


Zein ote da bidegabekeri honen arrazoia beharbada deabruarekin dantzan bizi zara…..

Ilunpean nahiz argitan daramazun masaileko orbain urdin odoltsua izkuta ezinean zabiltza…

Zein ote da bidegabekeri honen arrazoia aspalditik giltzapean gordetako sekretua gizarte isilak astintzen zaituen bakoitzean zilegiak dira jasandoko kolpe, irain ta mehatsuak….

Ilunpean nahiz argitan daramazun masaileko orbain urdin odoltsua izkuta ezinean zabiltza…

Ilunpean nahiz argitan daramazun masaileko orbain urdin odoltsua izkuta ezinean zabiltza…

Koldar horren gabeziak dakarkizun oinazea orbain horrekin batera izkuta ezinean zabiltza….

Kabroi horren gabeziak sorturiko oinazea orbain horrekin batera izkuta ezinean zabiltza….

      

Etiquetas:

  • Etiquetas