Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Entre dos mundos

noviembre 28th, 2011 · No hay Comentarios

Nola sentitzen da atzerritar bat beste herrialde batera mugitzen denean? Zeintzuk dira berak aurre egin behar dituen arazo sozial, kultural edota familiarrak? Zergatik gertatzen zaie hain zaila kultura berri horretara moldatzea?Aitor Ibarrola-Armedariz eta Raquel Blave Entre dos mundos liburuan galdera hauek erantzuten eta aztertzen saiatzen dira eta horretarako bederatzi istorio ezberdinez baliatu dira, hauek guztiak Iparramerikako emigratu eta bertan bizimodu hobeago bat aurkitzera joandakoenak. Gaur egun gai hauek unibertsitate mailan landu eta garatzea garrantzitsua iruditzen zait, askotan urruti ikusi arren, egunerokotasunean ikusi eta gurekin bizi dugulako, historiaren zati delako, eta gu ere inoiz hala sentiarazi gaitezkeelako edota sentiarazi dezakegulako.

Aldaketa fisikoaz gain, liburuak istoriotako protagonistek, eta orokorrean etorkinek, jasan behar izaten dituzten aldaketa mentalei ematen die garrantzia, azken finean diskriminazio mota asko jasaten dituztelako beste mila gauzen artean. Liburua lau atal desberdinetan garatzen da eta atal desberdinak hiru istorio desberdin batzen ditu. Lehengo atalak bidaia eta beste kultura batera mugitzerako orduko harremanei buruz hitz egiten du. Bigarren eta hirugarren atalak hezkuntza sistema, kultur aniztasunaren kontzeptua eta horra integratzeko zailtasunei buruz dabiltza. Eta azkenik, antologia osatzen duen azken gaiko atala identitate berrien asimilazioari buruzkoa da.


Helena Maria Viramontes Estatu Batuetan jaio eta famili amerikar mexikar batean hezitako guraso langileen alaba eta Growingen egilea dugu, besteak beste. Txikitan bere etxea errefuxio gisa erabilia izan zen mexikar etorkinentzat eta gaur egun Cornell Unibertsitatean dihardu lanean. Bere liburu eta ikerketetan nabarmen erakusten du gizarte konpromisoarekiko duen interesa eta berarentzat duen garrantzia.


Growing Viramontesen The Moths and Other Storieseko fikziozko istorioa dugu. Istorioa liburuko hirugarren ataleko pasartean dago, kultur aniztasun eta asimilazioari buruz diharduenean eta bertoko gai nagusiak feminismoa (emakumea) eta diskriminazioa dira beste gaien artean.

Naomi da protagonista nagusia, Estatu Batuetan bizi den hamabost urteko neskato hispana bat. Hau emakume bilakatzen ari den heinean, guraso eta lagun minen berarenganako jarrera ezberdina eta ezkorra dutela konturatzen da eta ez zaio eta ez du ulertzen jarrera horien zergatia soilik emakume bilakatzeagatik. Istorioan beraz, eta Viramontesek erakustea nahi zuen bezala, emakume hispanoenganako diskriminazio eta sexuen arteko gai nagusiena dela esan genezake.

“Las gentes y sus culturas mueren si se aíslan, pero nacen y renacen en contacto con otros hombres y mujeres, con hombres y mujeres de otras culturas, razas y credos. Si no encontramos nuestra humanidad en los Otros, nunca la encontraremos en nosotros mismos.

Carlos Fuentes-”El espejo del otro” 1998

VIRAMONTESEN BESTE LAN AIPAGARRI BATZUK

ENTRE DOS MUNDOSEKO BESTELAKO ISTORIO GOMENDAGARRIAK

  1. The meeting, Abraham Cahan
  2. The Promised land, Mary Antin
  3. The Graduation, Maya Angelou

Bibliografia

  • Aitor Ibarrola-Armendariz & Raquel Blave (Bilbo 2005) ” Entre dos mundos” .
  • Helena María Viramontes (Houston 1985) ” The Moths and other Stories ( Growing)”.

Filed under: Multiculturality Tagged: Etorkinak

Etiquetas:

  • Etiquetas