Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ERATORPENA: -go eta -garri atzizkiak

junio 16th, 2009 · No hay Comentarios

Eratorpena esanahia duen hitz bati esanahirik gabeko elementu bat erantsiz hitzak sortzeari esaten zaio. Esanahirik gabeko elementu horiek aurrizkiak, artizkiak edo atzizkiak izan daitezke. Elementu hauek hitzaren kategoria aldatzeko gaitasuna daukate. Euskaraz gehienak atzizkiak dira; artizki eta aurrizki gutxi ditugu.

Lehenago aipatu dudan bezala, atzizkiek kategoria mota desberdinetako hitzak sortzen dituzte: izenak, izenondoak, aditzondoak eta aditzak. Guk geure proiektua -garri eta -go atzizkien gainean egingo dugu, taldeko partaideak ni, Ainhoa eta Aizpea garelarik. –garri atzizkiak izenak eta izenondoak sortzeko balio duela ikus dezakegu lan honetan eta –go atzizkiak aldiz, izenak bakarrik.

Lan honen helburu nagusia honako hau da: atzizkien ezaugarrien eta euren erabilera egokiaren, bai tradizioz eta bai gaur egun nagusitzen denaren berri ematea. Bi atzizkietan metodologia bera erabili dugu aztertzerako orduan: lema, azpikategorizazioa eta adiera, hots aldaketak eta paradigmak aztertu ditugu hurrenez hurren.

Bi atzizki hauek ohikoak dira, egunero erabiltzen ditugun bi atzizki dira ohartu ere egin gabe eta hauek ematen dituzten arazoak azaltzea da lan honen helburuetako bat sareak eskaintzen dituen tresnak eta baliabideak erabiliz. Horretarako eta baita korpusa osatzeko bibliografia desberdina erabili dugu hainbat iturritatik: sare (nola ez), liburu eta artikuluetatik, alegia.

Posted in Lr0809 Tagged: Atzizkiak, Eratorpena, Euskal Filologia, euskara

Etiquetas:

  • Etiquetas