Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Eskoletan egiten den hizkuntzaren erabilera

mayo 17th, 2009 · No hay Comentarios

 

Gaur egungo eskoletan, hizkuntzari dagokionez, bi joera nagusi ezberdindu daitezke. Alde batetik, duela gutxi arte presentzia ikaragarria izan duen ikuspegi gramatikalak, oraindik ere baduela garrantzirik ohar gaitezke. Ikuspuntu honek zuzentasunari ematen dio garrantzia, hori dela eta eskola, hiztegia, egiturak, gramatika… ondo irakastera mugatu da.

Baina beste alde batetik, ikuspegi komunikatiboarekin egiten dugu topo, eta honek ez dio Gaitasun Gramatikalari meriturik kentzen, baina hori baino ezinbestekotzat jotzen du Gaitasun Komunikatiboa (gaitasun gramatikala barne hartuko lukeena). Hizkuntza erabiliz ikasten dela lelopean, erabilera azpimarratzen digu aipatutako ikuspegiak.egoera komunikatiboak izan beharko dira, asmo batekin burutzen direnak eta zentzuzkoak direnak, haurrek hizkuntza ikas dezaten.

Horrenbestez, eta erabilerari duen garrantzia aitortzen badiogu, ikasgeletan hainbat gauza kontuan hartu beharko liratekeela onartzea baino ez zaigu geratzen. Honek guztiak, agerian usten duen lehendabiziko ideia hurrengoa da: “hizkuntza, erabiliz ikasten bada, irakasleak egoera komunikatiboak antolatu beharko ditu”, baina benetako

ESTEKAK:

Bilbao.net. Bertsolaritza Eskola (2006). Bildua Maiatzak 17, 2009,  http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=c&color=rojo&ficha=7330753736323&textarea=G32&subtema=10&padresub=G32&tema=G13&padre=*VG

Etiquetas:

  • Etiquetas