Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ESTILO ORRIAK

enero 2nd, 2010 · No hay Comentarios

Ikasgai honetan landu ditugun gaiei amaiera emateko estilo orriei buruz hitz egingo dizuet, hauen erabilera egokia funtsezkoa baita edizio digitalean.

Estilo orriak argibide multzoak dira, testuen artxiboekin lotutakoak. Formatuen itxuraz eta edukien aurkezpenaz arduratzen dira: mota, letren iturria eta tamaina, testuen justifikazioa, koloreak, e.a. Estilo orriek testuen konposaketa aspektu bisualetatik askatu egiten dute eta edukiak era hobean egitura daitezen laguntzen dute. Estilo orrien erabilerak izugarrizko abantailak ematen dizkio erabiltzaileari, besteak beste, abiadura, sartzeko erraztasuna, konsistentzia, eramangarritasuna, e.a.

Hiru motatako estilo orriak daude: lehena, kanpokoa, Web orrialdearen HTML kodea gordetzen den artxiboa ez den beste artxibo batean dagoen estilo orria. Era hau da indar gehien duena. Bigarrena, barnekoa, HTML dokumentu batean aurkitzen den estilo orria; honela estiloaren informazioa eta HTML kodea bana daitezke. Hirugarrena, linean, hots, HTML etiketa baten barruan orrialdearen estilo lengoaia zuzenean txertatzeko balio duen metodoa. Hala ere, era hau ez da guztiz egokia dakartzan ulertze arazoengatik.

Testuen trataeraz arduratzen diren programentzat erabilgarritasun handiko erreminta dira estilo orriak, esaterako Microsoft Word-entzat. Era berean, edizio digitalerako erabiltzen diren markaketa lengoaien (LaTeX, XML eta XHTML) zati garrantzitsua osatzen dute. CSS-a eta XSL-a dira estilo orrien lengoaietako bi.

Web orrialdeen diseinatzaileentzat garrantzia handiko aurrerapena suposatzen dute estilo orriek. Web-aren sorreraren hasieran orrialdeen edukiak beronen aurkezpenak baino indar handiagoa zuen. Dena den, denborarekin aldatzen joan da hau eta estilo orriak lagungarriak suertatu dira prozesu horretan.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas