Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen bilakaera

diciembre 14th, 2011 · No hay Comentarios

Euskaltel-Euskadi, ofizialki “Fundación Ciclista Euskadi-Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea”, espainiako talde profesional bat da, UCI Pro Tourreko kategoriakoa.

Gaur egun, mundu mailan, bigarren taldea da patrozinatzailearekin urte gehien daramatzana errepideetan: Euskadi (17 denboraldi 2010an), Lottoren atzetik (25 denboraldi 2010an). Honez gain, bere izena, denbora luzeen mantendu duen aktibodun talde izan da. Esan bezala, UCI ProTourren kidea da (txirrindularitzako kategoriarik altuena) sortu zenetik, 2005ean hain zuzen ere.

Zirkuitu Kontinentaleko lasterketa batzuetan ere parte hartzen du, batez ere espainolak. Euskaltel-Euskadik duen ezaugarri esanguratzuenetako bat, dauden txirrindulariak jatorri Euskaldunekoak edo Nabarrakoak dira.

Miguel Madariaga fundazioaren burua izan da, baita sortzaile eta manager generala ere bai, lehen hamasei denboraldian zehar. Egungo managerra Igor González de Galdeano da; aldiz kirol-batzordeaz bere anaia arduratzen da; Álvaro González de Galdeano, biak txirrindulari ohiak izanik. Zuzendari lagungarriak Gorka Gerrikagoitia eta Josu Larrazabal dira. Txirrindularirik ezagunena Samuel Sanchez izeneko gazte da.

1998. urteaz geroztik Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen babesle orokorra da. Horrela, Euskadi taldeak mailotean zeukan kolore urdina, Euskaltelen kolore laranjagatik ordezkatu zen.

Euskaltel-Euskadi, talde bat baino gehiago

Behin talde honen inguruan pixka bat gehiago jakinda, sare sozialetan nola murgildu den aztertuko dugu. Lan honen bitartez, Euskaltelen txirrindularitzako taldearen edukiak helarazteko eta interneten bere burua ezagutzera emateko erabiltzen dituen web komunikazio plangintzak aztertuko ditugu. Ikerketa lan hau, 2011-2012 kurtsoko Web Komunikazio Tresnak ikasgaian egingo ditugun lana da.

Hainbat sare sozialetan murgilduta dabil euskaltel-euskadi taldea, hala nolan:

Honez gain, taldeak sare sozial komuna izan arren, txirrindulariek ere badute haien gune pribatua. Adibibez,

Igor San Ramon-ek galdera hau egiten du: Sare sozialak eta enpresak, ezkontza perfektua? Eta honi buruz hainbat lekutan hitz egin du. Honen ustez, sare sozialetan murgiltzea, asko laguntzen die enpresei hauen garapenerako. Idatzitako artikulu guztien artean, Redes sociales en Internet deiturikoa aurki dezakegu, non gai honen inguruan hainbat idea jorratzen dituen, aholkuak emanez.

Informazio iturriak:

Filed under: Microblogging, Social networks, Web Communication Tagged: Blogs, Euskaltel – Euskadi, Facebook, Igor San Ramon, Miguel Madariaga, Samuel Sanchez, Twitter, Txirrindularitza, UCI Pro Tour

Etiquetas:

  • Etiquetas