Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Euskaltzaindia

junio 22nd, 2009 · No hay Comentarios

Euskaltzaindia Oñatin sortu zen 1919an. Gaur egun Bilboko Plaza Berrian du egoitza eta Euskal Herriko lurralde ezberdinetan dauzka ordezkaritzak.

Hona hemen Euskaltzaindiaren helburuak:

-Euskara zaintzea

-Euskara aztertzea

-Euskara zabaltzea

-Euskara hobetzea

-Euskararen gramatika-arauak aztertzea

-Hizkuntzaren erabilera bultzatu eta euskaldunen hizkuntza-eskubideen alde egitea

Euskaltzaindiako lehen euskaltzain-burua Resurrección María Azkue (1919-1951) izan zen eta geroztik andana bat pasatu dira.  Euskaltzaindian buruez gain euskaltzainak daude. Maila ezberdinean kokatuta daude eta euskaltzainen zerrenda bat egin daiteke.

Euskaltzaindia batzorde ezberdinetan banatuta dago, hona hemen batzordeen zerrenda:

  • Ahoskera.
  • Argitalpena.
  • Azkue Liburutegia.
  • Corpusa.
  • Dialektologia-Atlasgintza.
  • Euskara batua.
  • Gramatika.
  • Hiztegigintza.
  • Lege-ekonomia.
  • Literatura.
  • Onomastika.
  • Sustapena.
  • Euskaraz ez dakitenentzat, Euskaltzaindiari buruz ari den gune eder bat aurkitu dut sarean: http://www.euskonews.com/0041zbk/gaia4103es.html

    Euskaltzaindiak euskararen arautzeari buruz idatzi duen dokumentu hau baliagarria izan daiteke Euskaltzaindia zer den ez dakien batek ulertzeko: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/45011041.pdf

    Etiquetas:

    • Etiquetas