Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Facebook

octubre 16th, 2008 · No hay Comentarios

              

            Facebook Hardvarrerako ikasleentzat sortu zen giza harremanetarako sarea dugu, gaur egun mundu osoko 110 milioi pertsonek erabiltzen dutena. Datu hauek entzutean denei burura datorkigun galdera ondokoa da: “Nola gerta liteke horrelako fenomenoa?” Bere kreatzaileak, Mark Zuckerbergek, gizarteak daukan komunikatzeko beharrean eta facebookek ematen dituen erraztasunetan kokatzen du arrakasta honen giltza. Hasieran ikasle unibertsitarioei zuzenduta zegoen arren, gero sarbidetza zabaldu egin zen kontu elektroniko bat zeukan edozeinentzat, bakoitzari sare sozial baten edo bestean  egon zedin ahalbidetuz, beraien ikas egoera, lan egoera, kokapen geografiko edo lagun tartearen arabera.

 

            Atzo bere kreatzaileak Nafarroako Unibertsitatean eman zuen hitzaldian esan zuenez, Facebooken helburua mundua leku irekiagoa eta konektatuagoa egitea da, beste inolako xede edo intentziorik gabe. Lehen esan bezala gaur egun 110 milioi erabiltzaile daude, baina espero da Europatik egin duen 10 egunetako biraren ostean kopuru hori 115 milioi izatera heltzea, Espainian zehazki biztanleriaren %30a plataforma honetara konektatuaraziz. Duda barik, fenomeno honetan eragin mesedegarria izan duena Facebook hainbat hizkuntzatara itzulita egotea da. Bestelako sistemek ingelesa oinarritzat hartu eta asko jota beste bizpahiru hizkuntza nagusi hartzen dituzten bitartean Facebook 20 hizkuntza ezberdinetara itzulita dago, beste 60 prozesuan daudelarik, euren artean Catalá, Galegoa eta guri gehien interesatzen zaiguna, Euskera. Honetaz gain, Zuckenbergen hitzetan, Facebookek bere oinarri eta baloreak ditu, eta hauen aurka doan komentario edo aktibitateren bat detektatuz gero honen aurka egiten dute zuzenean, kontua itxiz eta pertsona horri sarbidea debekatuz. Esparru honen barruan kokatuko genuke baita ere “Facebook for good” deritzon ekimena, zeinetan pertsona ezberdinek Facebook onura egiteko nola erabiltzen duten azaltzen duten.

 

            Azkenik, nabarmenduko nuke Tuenti dela Espainiako eta Euskal Herriko ikasleen artean arrakasta gehien daukan sarea, nahiz eta atzerriko pertsonekin harremanetan jartzeko orduan Facebookera jotzen dugun, eta, hortaz, zeresan handia emango dutela bai batak zein besteak hemendik aurrera, pertsonen arteko harremanen etorkizuna euren eskutan baitago.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas