Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Florentino Perez-en harreman jarrera

diciembre 19th, 2011 · No hay Comentarios

<a href= Hasteko, ea nola Florentino Perez-ek erabiltzen dituen sare sozialak bere itxura jendeari ezagutarazteko aztertuko dugu. Jakin behar dugu pertsonaia honek bi lan inportante betetzen dituela: enpresa bateko presidentea da (ACS) eta Real Madrileko presidente lana egiten du. Gainera, Florentino Perez-en bizitzan hainbat gauza gertatu dira baina, inportanteena, 2000an izan zen. Real Madril-eko presidentea izateko hauteskundeetara aurkeztu zen eta lortu zuen. Hortik aurrera, bere bizitzak ez du gauza txarrik jaso, baizik eta gutiz kontrakoa.

Lehen esan dudan bezala, helburua zera da: ea zer egiten duen Florentinok bere jarraitzaileekin harremanetan jartzeko, hau da, sare sozialik erabiltzen duenentz. Nik egiaztatu dut sare sozialak erabiltzen dituela eta gehien erabiltzen dituena Facebook eta Linkedin da. Gero ere, Twitter-ra erabiltzen du baina itxita dauka.

Haren sare sozialei buruz hitz egin baino lehen, beharrezkoa da sare soziala zer den jakitea. Zehazki, sare sozialak pertsonak beren artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak dituzten komunitateak sortzen dituzte. Florentino Perez-ek bi sare sozial dauzka: facebook eta linkedin.

Alde batetik, jakina da, Facebook munduko sare sozialik erabilena dela. Gainera, pertsonaia ospetsuak erabiltzen dute jarraitzaileekin harremanetan jartzeko. Dena den, Antony Mayfield-ek argi esaten duenez, Facebook orri bat ez da “social media strategy” bat, web komunikazio planaren zati garrantzitsu bat da, bai; baina “social strategy” on batek jarraitzaileekin harremanetan egotea eskatzen du. Horretaz aparte, Susan Payton-ek aitortzen duenez, facebook orri bat hainbat gauza eduki behar ditu: links desberdinak (informazio gehiago duten post-etarako helbideak), bideoak, argazkiak eta azkenean, eztabaidak. Sare sozial honetan 8 azpi atal dituzte, hurrenez hurren, horma, informazioa, argazkiak, eztabaidak, hitzorduak, bideoak, oharrak eta estekak daude. Florentino Perez-ek profila dauka facebooken, hala ere, profil itxia da eta hura ikusteko haren laguna egin behar zara. Esan beharra daukat, profil itxia daukanez, ezin ditugu ikusi zein gauzak dauzkan tabloian ezta Facebook orrialde on bat badaukala ere. Horregatik, ezin dezakegu jakin bere jarraitzaleekin harremanetan badagoenetz.

Beste aldetik, linkedin negozioetarako web gune bat da, 2002ko abenduan sortua. Berak web gune honetan profila txikia dauka.

Microbbloging-ei erreferentzia eginez, wikipediak dioen bezala Mikroblogintza (ingelesez: microblogging) testu laburrak idazteko aukera eskaintzen duen blog formatua da, medio ezberdinen bitartez hedatzen dena: bat-bateko mezularitza, e-posta, weba, eta abar. Florentino Perez-ek Twitter-ren kontua dauka baina ezin dugu gauza handirik ikusi. Alde batetik, 822 jarraitzaile ditu eta Florentinok 13 pertsona jarraitzen ditu. Beste aldetik, ez duela tweet bat ere ez ikus dezakegu.

Azkenik, ikus dezakegu zein postutan dagoen Florentino Perez munduko aberatsenei buruzko aldizkarian Forbes. Zehazki, 536garreneko postuan dago. Gainera, aldizkari honetan haren laneko eta pertsonaleko bizitzari buruzko datuak ikus ditzakegu. Horretaz aparte, Flickr-en Florentino Perez-en argazki bilduma ikus genezake.

Laburbilduz, esan beharra daukat, nahiz eta Florentino Perez-en web orrialdeak ekintza eta informazio ugari ez eman (ia-ia guztia itxia dauzkalako) laguntzen digutela hari eta besterekiko harremanari buruzko gauza gehiago jakiteko. Esan beharrik ez dago, Facebook, Linkedin edo Twitter irekita edukiko balitu, bere jarraitzailerekiko harremanari buruzko gauza gehiago jakingo genukeela. Honez gain, ikus dezakegu Flickr-ean leku bat dagoela non bertan ateratako argazki batzuk eskuragarri ditugun.

INFORMAZIO ITURRIAK:

Filed under: Social networks, Uncategorized, Web Communication Tagged: Florentino Perez, sare sozialak, Web komunikazio plana

Etiquetas:

  • Etiquetas