Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

FOLKSONOMIA

octubre 26th, 2008 · No hay Comentarios

Folksonomia “herriak kudeatu duen sailkapena da”. Izenen espazio lau batean etiketen bidez gauzatzen den kategorizazio kolaboratiboaz hitz egiten ari gara, hierarkiarik gabekoa. Beste hitz batzuekin esanda, folksonomia erabiltzaileek sarean edozein dokumenturi hitz klabeak gehitzeko modua da euren lexikoa erabiliz . Horrela bilaketa sinplifikatzen dute.

“Folksonomia en Flickr” kontzeptua Vander Wal-i atxikitzen bazaio, bere jaiotza 2004.urtean izan zela esan dezakegu eta Joshua Schachterek sortutako Delicious sistemarekin denboran koka dezakegu. Sistema hau erreminta online bat da eta sistema honen bidez erabiltzaileek hitz klabeak agregatzen dituzte web helbideetan. Horrela posiblea da nabigazioa hitz klabe hauen gainean gauzatzea.

Adituek bi folksonomia mota bereizten dituzte: folksonomia zabala eta folksonomia estua.

      Folksonomia zabala hainbat erabiltzailez osaturik dago eta hauek hitz klabeak edo tag-ak aplikatzen dituzte obejktu edo eduki berari. Hori dela eta, edozein pertsona aplika dezake bere tag-ak bere edukiaren lexikoan.  Folksonomia zabala hoberen ilustratzen duen adibidea Delicious da. Deliciousen erabiltzaileek web batzuk tag-en bidez sailkatzen dituzte eta ez dira web leku hauen sortzaileak.

     Aldiz, folksonomia estua, zabalari kontrajartzen zaio: edukiaren sortzailea edo erabiltzaile gutxi batzuk bere tag-ak edukiari aplikatzen dizkiote. Folksonomia mota ahu hoberen ilustratzen duen adibidea flickr da ( argazkiak gestionatzeko eta konpartitzeko herreminta). Kasu honetan, erabiltzaileak sarera artxibo bat igotzen duenean, tag batzuk gehitu ahal dizkio, baina inoiz ezin dezake edozein argazkiri tag-ak gehitu.Technoratik estadistika batzuk aurkeztu ditu eta horietan aditzera eman da tag-en fenomenoa, oso arin handitzen doan fenomenoa dela

      Beraz, ondorio gisa honako hau Fernando Garrido Ferradanes-ek honako hau dio: “las folksonomías apuntan como un sistema de clasificación de conocimiento sin jerarquía, descentralizado, donde la capacidad y la responsabilidad de la clasificación recae en algunos casos en el autor del contenido, pero sobre todo en los usuarios. Se revela así una de las practicas sociales emergentes en la era de la información, muy vinculada a los sistemas de cooperación online, a lo que Rheingold ha conceptualizado bajo “Smart Mobs” y a la web semántica.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas