Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Forum Sport

diciembre 14th, 2012 · No hay Comentarios

Forum Sport, Eroski kooperatibaren barne aurki ditzakegun 44 dendek osatzen dute. 1991.urtean Genar Andrinuak, Marino Lejarretak eta Miguel Indurainek kirola oinarritzat duten biltegi hauek sortzea erabaki zuten.

Forum Sport talde bat lez funtzionatzen du. Hau egituran nabari da, non kirolariak izan diren bazkideak aurki daitezke.  Aitzindariak dira teknika eta material berriak sartzen kirolen praktikarako, betiere garantia eta kalitate ezin hobea ziurtaraziz. Akzionisten taldea langileekin osatzen da eta eroski taldearen barne dagoenez, kooperatiba horrek duen esperientziazeta negozioetarako duen egonkortasunaz baliatuz, etorkizunean agertuko diren erronkei aurre egiteko tresnak izan baditu Forum Sport-ek.

Ez  dago tokiz kanpo bere aurkaririk hurbilenak, Decahtlon-ek, garatzen dituen hainbat ideia interesgarri aipatzea. Horien artean aipagarriena, sare sozialetan profil ugari dituela da. Bai facebook-en, twitter-en, eta beste zenbait saretan profilak ditu. Horrez gain gure mugikorrean app bat deskargatzeko aukera ere badago. Era honetan euren izena asko hedatzen da denbora tarte labur batean.

Forum Sport-ek  presentzia eskasa du sare sozialetan, ez dauka ez Facebook-eko edota Twitter-eko profilik. Linkedin-en aurki dezakegu bakarrik euren presentzia. Bertan langile ugari aurki daitezke, http://www.ccgarbera.com/W/cms_sites/SITE_13237/images13237/tienda_forum_img.jpgenpresaren barne interakziorako eta mundu mailan ezagunagoak izateko baliogarria da. Baliteke beste sare sozialetan ez agertzearen arrazoia, seriotasun irudi bat eskaini nahi izatea dela. Hala ere, eurek babestutako hainbat ekintzek badituzte sare sozialetan profil propioak. Esate Baterako  Kosta Trail lasterketak bai facebook-en eta twitter-en baditu profilak, bertan frogaren berri guztiak jarrai daitezke, beste partaideekin elkarrizketak edota entrenamenduei buruzko gomendioak eta oharrak jaso.

Forum Sport-en kirola bizitzeko modu bat denez, edozein motatako kirolarien zalantzei erantzunak emateko borondatea daukate. Hori dela eta, erosleei kirola egiteko ekipamendu ugari eskaintzeaz gain, behar bezalako saltzaileak izaten saiatzen dira.  Saltzen den oro probatu egiten dute, era horretan bai profesionalak direnei edota kirola denbora pasa lez egiten dutenei gomendioak emateko gai dira.

Webgunea aztergai izanik, bertan muriltzeko bi aukera daude. Alde batetik sarean duten denda ikusteko aukera dugu. Eta bestalde, webgune korporatibora sartzeko aukera dugu. Lehengo aukeran promozioen zenbait irudi daude, gabonetako promozioko hainbat eskaintzenak. Ikusten den irudi handiaren gainean, lau erlaitz agertzen dira, enpresak erabiltzen dituen markak, jorratzen dituen kirolak, promozioak eta dendak arakatzeko aukera ematen dituztenak. Beherago kirolen araberako erlaitzak ditugu, behar den produktua aurkitzeko. Azkenik hiru zutabeetan banaturik produkturik salduenak, markarik salduenak eta erosketarako laguntza aurkezten dira. liburuxka deskargatzeko aukera ematen duena; bazkide txartelarekin lortzen direnak, edota opari txartelak eskaintzen dituena.

Webgune korporatiboa aztergai izanik, zenbait irudi agertzen zaizkigu orrialdearen erdialdean. Irudiek  bai gabonetako promozioari, bazkide promozioei eta opari txartelari egiten diete erreferentzia. Irudi hauen gainean  6 erlaitz ditugu non enpresari buruzko informazioa, , ekitaldiak eta lasterketak, berriak, norberaren curriculuma bidaltzeko aukera eta dendei buruzko informazioa aurkezten diren. Erlaitz hauen ondoan dagoen esteka sakatuz sareko dendara bueltatzeko aukera badago.

Bezeroen foroetan publikatutako iritziak kontuan harturik, denda sare honek hainbat gauza on eta txar izan baditu. Alde onak aztertuz; produktuen ugaritasuna eta kalitatea eta baita erosleei tratamendu on bat eskaintzen dela aurki daitezke. Alde txarretan, prezio altuak dira gehienbat erosleen kexen iturri. Baina oro har, gehiengoa ados dago kalitatezko produktua eta erosleenganako jarrera on bat eskaintzen dela. Horrez gain, enpresa honen hedatzeko gaitasuna aipatu eta sortu dien harridura aurkezten dute.

Ondorio lez denda multzo honen lana errespetu handia merezi duela esan daiteke. Estatu mailan asko hedatzeko gai izan da azkeneko urteetan egindako lan onari esker. Bere izena entzutean kalitatea eta tratu egokia etortzen zaizkigu gogora eta baita edozein kirol burutzeko materiala aurki dezakegula.

Erreferentziak:

Filed under: Blogs and forums, Web Communication Tagged: Aurkezteko ariketa

Etiquetas:

  • Etiquetas