Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Gabriel Aresti

enero 16th, 2010 · No hay Comentarios

Biografia

Gabriel Arestiren (1933-1975) Nire izena (Harri eta Herri, 1964) poemaren azterketa semiotikoa egiten hasi baino lehen, autorearen biografia ezagutzea komenigarria izango litzateke.

Gabriel Maria Aresti Segurola Bilbon sortu zen 1933.eko urriaren 14an. Hiri honetan hazi eta bizi izan zen. Jatorriz langile familiakoa, ama abertzalea eta aita frankozalea zituen; Arestiren gurasoek ez zekiten euskaraz eta nahiz eta bere aiton-amonek bazekiten, ez zuen eurengandik ikasi: hamabi urte zituela, bere kasa hasi zen euskara ikasten, autodidakta legez.

1953an Merkatal Peritua ikasketak amaitu eta handik aurrera hainbat enpresatan kontulari aritu zen. “Gineako zuren inportazioaz arduratzen zen Compañía Vasco-Africana enpresako zamaketa-arduraduna izan zen. […] Ondoren, Bilboko Merkataritza Eskolan Merkatal Peritua titulua eskuratuko zuen” (Kintana, 1998: 2).

Literaturako genero guztiak jorratu zituen: poesia, narrazioa, teatroa eta saiakera. Euskaldunberria izan arren, euskal lirika eta antzerkiari euskarazko obra handiak eskaini zizkien. Harri eta herri (1963), Euskal harria (1968), eta  Harrizko herri hau (1971) obrek euskal poesia errealismo sozialaren bidetik eraman zuten.

Euskara batuaren defendatzaile eta aurreramaile sutsua izan zen. Euskara eta euskal literatura maitatu arren, ez zituen alde batera utzi gaztelania, frantsesa eta ingelesa bezalako hizkuntzak, ez eta hizkuntza hauen literaturak ere; “Katalan eta galiziar literaturak ere ez zituen batere arrotz.”(Kintana, 1998: 8).

Euskal literaturaz gainera —eta hori baino lehenago—, munduko literatura orotara irekirik egon zen Gabriel. Txikitandik irakurle amorratu horietakoa izan zen. Gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta, neurri batez, alemanez ere zekienez gero, hizkuntza horietan idatziriko obrak lehen eskutik zituen ezagunak. Ez ziren edonolakoak izan, noski, hortik atera zuen kultura, ikuspegi zabala eta estilo ondarea. (Kintana, 1998: 6).

 

 Euskarara itzuli zituen, besteak beste,  Boccaccio, Joyce, Hikmet, Brecht eta Weiss.

Egan aldizkarietan, adibidez, Shakespeare, Baudelaire, Hugo Wast, Tomás Meabe, Juan Ramón Jiménez, Bertold Brecht eta Blas de Otero-ren lanak argitaratu zituen euskaraz. Aparteko liburu gisa, gainera, Boccaccio-ren ipuin hautatu batzuk (Dekamerone tipi bat, 1979) eta Nazim Hikmet poeta turkiarraren Lau gartzelak (1971) eskaini zizkigun.(Kintana, 1998: 10).

 

Garaiko hainbat idazleren eragina izan zuen Gabriel Arestiren lanak, Blas de Oterorena, adibidez.

Gabrielek Blas de Otero, Gabriel Zelaia eta Curros Enríquez poeta sozialekin egin zuen topo, eta horien eragina nabarmen ageri da haren harrezkeroko obretan. Garai berean hasi zen marxismoaz interesatzen.(Kintana, 1998:7).

 

Bilbon bertan, soldadutzan zegoela, sarri joaten zen Euskaltzaindiaren egoitzara, beratn, Alfonso Irigoienek klasikoen irakurketaren gainean aholkua ematen ohi zion Arestiri. 1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatua izan zen.

Arestik, gure Akademiaren 50.urteurrena ospatzeko, Arantzazun Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean batzar berezi bat antolatzea eskatu zuen. Gabrielen proposamena onartu eta hortxe hasi zen, era ofizialean behintzat, gure mintzairaren batasuna. (Kintana, 1998: 21).

 

Euskararekin zerikusia duten liburu bi argitaratu zuen Arestik: Batasunaren Kutxa (1970) eta, Xabier Kintanaren laguntzarekin batera, Hiztegi Tipia(1973).

1960an Meli (Amelia) Estebanekin ezkondu zen eta hirua laba izan zituzten: Nerea, Gurea eta Andere-Bihotz.

Aresti 1975eko ekainaren 5ean hil zen Bilbon ebakuntza baten ondorioz 41 urte zituela eta Derioko hilerrian lurperatua izan zen.

Harri eta Herri (1963)

Arestiren la ezagunenetako bat da Harri eta Herri. Euskal poesiaren Loramendi saria eskuratu zuen lan honek 1963an.

Hau, edukiz eta formaz, lehenagoko euskal poesiaren garabide ederra izan zen, eta anitz berrikuntza formal ekarri zituen. Gizakiaren betiko sentimenduak bestela aurkezten ditu, baserri-giro lasai eta ederretik derrigorrez kale latzera bizitzera beharturiko pertsonarenikuspuntutik. Bestetik, protestako gai sozialak ere nabarmen darabiltza eta ordurarteko garbizalekeriarekin behin betiko hausten du. Bide beretik abiatuko ziren, besteak beste, Euskal harria (1967) eta Harrizko herri hau (1970). (Kintana, 1998: 10-11).

Batez ere, Nerudaren eta Blas de Oteroren eragina jaso zuen Harri eta herri idatzi

zuenean.

 

 Con Harri eta Herri ‘Piedra y pueblo’ (1964) Aresti, influido por su

amigo Blas de Otero, apuesta por la revolución temática y da un giro hacia

la poesía social, canalizada a través de un nuevo lenguaje. un lenguaje urbano

totalmente distinto del lenguaje rural que había caracterizado a la literatura

vasca hasta aquel entonces. Un nuevo lenguaje para un nuevo espacio.

La ciudad entra así en las letras vascas, no como contrapunto sino

como cje central, desplazando al siempre recurrente caserío. El libro tuvo

gran éxito: «Harri eta Herri consiguió lo que ningún otro libro Vasco, ser

leído», afirma Ibon Sarasola. (Cid Abasolo, 2002: 244).

 

Cid Abasoloren artikulu berean, aztergai dugun olerkiaren gaineko aipua ere badago:

La ciudad vasca, que Aresti convirtió en motivo literario, ha correspondido

al poeta con cruel ingratitud disfrazada de gratitud. En el famoso

poema de Harri eta bern «Nire izena» (‘Mi nombre’), fiel exponente de la

relación amor-odio que Aresti, como Otero o Juaristi, mantuvo con Bilbao,

fornmla un deseo: «Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati ¡ nire izenik

eman diezaiotela» (‘No quiera Dios que pongan mi nombre a una calle de

Bilbao’. (Cid Abasolo, 2002: 247).

Etiquetas:

  • Etiquetas