Paragogea: bokalezko, nahiz bokal-kontsonantezko fonemak eranstea.
Paris-e-tik
Apokope: hitz bukaeran silaba, letra edo fonema bat edo gehiago kentzea.
Beza -> bez
Aferesi: hitz hasierako hizki edo silaba baten galeran datza.
Eman -> man
Asimilazioa: fonema batek bere inguruko beste fonema bati bere ezaugarri bat edo batzuk harrarazten dizkionean.
Katibu -> katigu
Disimilazioa: asimilazioari kontrajarririk, ezaugarri fonetiko bertsuak dituzten bi soinuen artean gertatzen dena, batak besteari dituzten ezaugarri komunak aldaraziz bien arteko desberdintasuna areagotzean datzana.
Mugitu -> mobitu
Metatesia: hitz batean barneko fonemak lekuz aldatzean datza.
Ukitu -> ikutu
Anaptisia: bokal baten sorreraz gertatzen den epentesia. Leherkari + R/L -> leherkari + bokal + likido
Inglaterra -> Ingalaterra
Epentesia: hitz baten barnean etimologiari ez dagokion fonema bat agertzean datza.
Librum -> liburu