Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Gorputz perfektua

octubre 8th, 2008 · No hay Comentarios

Gure gizartea pixkanaka-pixkanaka eboluzionatzen doa eta horrekin batera, baita gizakion exigentzia ere. Izan ere gutariko nork ez du nahi perfektua edo behintzat, ia perfektua izan nahi?

Exigentzia hauek onak izan daitezke, beti ere gure burua errealizatzera bultzatzen gaituzten heinean; baina kontu honekin gehiegi obsesionatzeak, kalte larriak ekar ditzake. Hala nola Anorexia eta Bulimia hitzaz ezagunak diren bi gaixotasun psikologiko larri.

 Gaixotasun hauek pairatzen dituzten gizon eta emakumeak (gehiengo kasuetan emakumeak) ez dute beren gorputzak onartzen, eta hori dela eta, beren buruak gorrotatzera heltzen dira. Horrela, bada, beraien ametsetako gorputz hori lortzeko bidean jartzen dira, noizbait lortuko dutenaren esperantzaz. Gogorrena zera da, ez direla konturatzen erabaki eta prozesu horrek, beraien bizia arriskuan jarriko duela.

 Gaixotasun edo trastorno hauen erantzule nagusia gure gizartea da. Izan ere, telebistan irratietan, aldizkarietan, etab maiz saldu izan ohi digute gorputz perfektuaren irudi hau. Horrela, iragarkiak direla medio, hainbat pertsonek konplexuz beterik amaitzen dute, gizarteak diren bezalakoak izanda ez baititu onartuko.

 Bestetik, kontuan izan behar da, obsesio hau ez dela nerabezaroan hasten, umetatik datorkigun fenomeno kutsakorra da.Izan ere, “Barbi” izeneko panpina eta bere antzekoak, gaixotasun hauen beste ergile nabarietako bat da. Barbiren gorputz “perfektua”   ikustean , handitan hau bezalakoa izateko  premia eta irrika sentitzen baitute.

 Beraz, ikus daitekeen bezala, hainbat dira gorputz perfektua eduki nahi izatera  bultzatzen gaituzten eragileak.. Hori dela eta, ez da izango erraza arazo honi amaiera ematea. Baina, inndar apur bat jarriz begiak irekiz eta estereotipo honen kontra borrokatuz, arazo larri hau akabatzeko formulaz jabetuko ginateke.

 Ez da itxaropena galdu behar, galdu behar den azken gauza bera baita !!

 

                               

      

Etiquetas:

  • Etiquetas