Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hashtags and real time thought-streaming

octubre 13th, 2010 · No hay Comentarios

Zer pasatuko litzateke milioika pertsonek pentsatzen dutena pentsamendu hori daukaten momentu berean edo ia berean jakiteko gai izango bagina? Eta zer pasatuko litzateke, guk horiek ikusteaz gain, datu base batean bilduko balira edonork nahi izatekotan hauek bilatzeko moduan egon zitezen? Ba denbora errealeko bilaketa tresna izango zenukeela, zer-ari-da-oraintxe-bertan-pasatzen motatako bilaketa tresna. Argitu beharra dago tresna hori existitzen dela jadanik, izan ere, Twitter dugu horren adibide. Facebook edo Google bezalako beste konpania batzuk ere saiatu dira antzeko tresnaren bat sortzen baina Twitter da momentuz jaun eta jabe, izan ere, sarean dauden denbora errealeko pentsamendu korrontearen zatirik handiena berak harrapatzen baitu ( gero eta jende gehiagok sartzen dituelako zuzenean Twitterreko datu basera bere pentsamenduak).

Google eta beste bilaketa tresna batzuk baliogarri egiten dituena, jendearen nahiak biltzen dituela da (zer bilatzen duten, zer nahi duten, zeri buruz jakin nahi duten…) baina era berean, aldi batera uzten dute jendeak pentsatzen duena, hortaz, momentuan bertan gertatzen diren pentsamenduak jasotzeko, lan eskergagoa burutzen du Twitterrek Google edo bestelako bilatzaileek baino. Edozein gertakizuni buruzko iritziak jaso nahi izatekotan, Twitterrera jotzea da aukerarik egokiena beraz.

Twitterren gaur eguneko bilaketa tresna Summize delakoak daramaki aurrera, baina badago “Track” deitutako beste tresna bat ere, nahiz eta orain epe baterako zerbitzu gabe egon, non hitz batzuen bilaketa jarraitu dezakezun. Berez, elkarrekin erlaziorik ez daukaten pentsamenduen zerrenda iruditu daitekeen arren, oso gauza baliotsua izan daiteke jendearen ideia politikoak, kontsumo ideiak etabar. jakiteko, adibidez, enpresek euren produktuen inguruko ikuspuntua zein den jakiteko Twitterrera jotzean dute aukerarik onena.

Googlek Twitter hartu beharko luke eta tresna osagarri bihurtu,horrela Twitter googleren pentsamendu korrorontearen bilatzaile bihurtuz; baina Googlek ez zion Twitterri hainbesteko garrantzia eman nahi eta hortaz, hori egin beharrean, konpetentzia zen Jaiku erosi zuen hau itxi eta orain berriro irekitzeko, Twitterrekin lehiatzeko egoeran dagoenean.

Hala ere, asko hobetu beharra dauka Twitterrek oraindik, izan ere, bakarrik azkeneko Tweetak azaleratzen ditu zuk sartutako bilaketa hitzaren bitartez, baina ez dago bestelako ranking edo clustering posiblerik horren atzean. Beraz, sailkatu gabeko pentsamendu korronte hau basatia gerta liteke puntu batzutan eta benetan pentsamenduak bilatzeko tresna bihurtu nahi baldin badu, korronte orokorretik sentimendu amankomunak ateratzeko gai den tresna bat asmatu beharko luke. Puntu honetara ailegatuta arazo berri bat sortzen da; zein da tweetak bilatzeko modurik onena; jarraitzaileen arabera, retweeten arabera edo beste zerbaiten arabera? Galdera honek ez dauka momentuz erantzunik baina Twitterrek ez badu laster topatzen beste norbaitek topatuko du, eta diru asko aterako da bertatik gakoaren jabe egiten badira.

Links:

Erick Schonfeld (2009, February 15). Mining the Thought Stream. TechCrunch. Retrieved October 13 from http://www.techcrunch.com/2009/02/15/mining-the-thought-stream

Etiquetas:

  • Etiquetas