Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hizkera (artikuluaren itzulpena)

mayo 6th, 2009 · No hay Comentarios

Historia eta  ” Ahotsaren lege kontzeptua”-ren erabilera, JL Austinek  Zelan Gauzatu Gauzak Hitzekin liburuan garatutako diskurtso linguistikoaren atal bat da, diskurtsoen bilduma bat 1995ean (Coupland eta Jaworski 2006) egina. Hauek Searlek (1969) hobetu eta argitaratu zituen geroago. Teoriko kritikoek teoria kritikoaren beste atal batzuetan hitzaren edo elkarrizketaren teoria diskurtsoa gauzatzeko beste metodo bat bezala hartzen dute.  Linguistika eta filoofiaren atalean erabiltzen da gehienbat, hitza erabiltzean, gizakiak lehenago ezarritako lege batzuen arabera egiten du. Teoria hau, hitzak batzean ez deukatela zertan esanahi zehatz bat izan beharrean oinarritzen dira.  Austinek kritika asko jaso ditu; Gormanek (1999, p.109), pertsona askok bere metodoaren kritikak ezer ulertu gabe erabili dutela azaltzen du.Diskurtsoaren teoriaren kritika eta lan asko ageri dira oraindik.  MacKinnonek (1973, p.235) dio ” zehazturiko sistema kontzeptualak aurrekoen isla baino ez dira”, oinarri bezala teoriak lan bat izan behar du ezarrita, arau aldaezinak dituelarik.

Esapide ekintzak:

Esapideen kontzeptua funtzeskoa da aurrera egiteko. Gai onen inguruan eritzi anitz egon arren, ekintza mota ugari daude esapide modura antolaturik.

Hizkeraren ekintza ez-zuzena:

Komunikazioaren mamia, esandakoaren parekoa izan daiteke, hiztunak familiako norbaiti platerrak garbitzeko eskatzen dion bezalaxe, “Platerrak garbituko al zenituzke?” .

Hala ere, linguistikak erabilitako metodoen esanahia  (hizketaldi ekintzaren kasuan ez-ahozkoa) desberdina izan daiteke azaldu nahi denarekiko. Norberak, egoera egokietan, platerrak garbitzeko eskaera egiteko “Robustiano…!” bakarrik esanda hartzaileak uler desake. Hizkeraren ekintza gauzatzeko era orokor bat ekintza hori dakarren espresio bat erabiltzean datza, era ez-zuzenean. Adibidez: “Robus, ireki al dezakezu leihoa?, Robus irekitzeko kapaz den edo egingo al duen adierazten du. Eskaera era ez-zuzenean gauzatzen denez gero, galdera bat dela medio, hizkeraren  ekintza ez-zuzen bezala hatuko dugu.

Hizkeraren ekintza ez-zuzenak proposamenak arbuiatzeko zein eskarerak egiteko erabili daitezke. Adibidez, hiztun batek hauxe dio: ” Neurekin kafe bat hartzea gustatuko al litzaizuke?” eta besteak erantzun: “Eskola deukat”.  Bigarren esatari ez-zuzenak ekintza arbuiagarri bat erabili du proposamenaen ondorio. Ez.zuzena da, “Eskola deukat” erantzunaren esanahi literarioak ez du proposamena atzera botatzen. Honek arazoa dakar linguisten artera, egoera horren aurkezpen eta erantzuna zalantzagarria baita. Searlek zalantza horren askapena bilatzeko eta esapideak aurkitzeko kapazak garela proposatzen du; hala ere, aurkezten duen proposamenak ez du geure zalantza argitzen. Soziolinguistikak eguneroko hizketaldiak aztertu ditu eta kontestuari arreta jarri behar zaiola aipatu du.

Etiquetas:

  • Etiquetas