Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hiztegi batua

marzo 29th, 2011 · No hay Comentarios

Euskaltzaindiak zenbait hiztegi mota ditu, euretariko bat Hiztegi batua. Hiztegi honetan Euskera-Euskera lantzen da (batua), baina askotan, azpi-euskalki moduan agertzen da: bizkaiera, nafarrera, gipuzkera… Euskaltzaindia da hiztegi honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak. Horretaz gain, Hiztegi Batuko dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude. Hiztegi Batua osatzen hasteko orduan, Euskaltzaindiak, lehenbizi, orain artean bere izenaren pean argitaratu dituen hitz zerrenda eta hiztegiak aztertu behar zituen, eta horietako hitzek Hiztegi Batuan izan behar zuten forma eta edukia erabaki. Forma bat edo beste aukeratzeko orduan, irizpide nagusiak bi hauek izan dira:

– Tradizio idatziko eta egungo erabilera; gaur egun, orain arte ez bezala,Hiztegi Batuari berme sendoarekin ekiteko moduan ezagutzen ditugu erabilera horiek Orotariko Euskal Hiztegia-ri eta Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa-ri eskerrak.

– Alde bateko eta besteko euskaldunak batzen gaituzten formak hobestea; mailegu berrietan, esaterako, nazioarteko formen alde egin dugu, eta horrelakorik ez dagoen kasuetan, Iparraldeko eta Hegoaldekoentzat onargarri gertatzen direnei eman zaie lehentasuna. Forma bakarrera iristeko oinarririk edo indarrik ikusi ez denean, forma lehiakideak eskaini dira, kasuan kasuko argibideak emanez, beherago adieraziko den eran.

Interneteko hiztegi honek 2 bilaketa mota ditu: bilaketa arrunta eta Hiztegi Batu oinarriduna. Lehenengoan hitzaren forma bakarrik bilatu daiteke, hots, hitza bera inolako kategoria, erabilera… gabe. Bigarrenean, berriz, hitz soila bilatzeaz gain, hitz hori hitz elkartuetan bilatu dezakegu. Horretaz gain, kategoria gramatikalarengatik, aditz motarengatik edota numero markarengatik bila ditzazkegu hitzak. Erabilerari dagokionez, euskalkiaren, erregistro-mailaren, garaiaren, sailaren, onarpen-mailaren arabera bilatu dezakegu.

                                     

Hiztegi hau, Euskaltzaindiako Orotariko Euskal Hiztegiarekin alderatuz gero, konturatuko gara ezeberdintasuna edukiaren aldetik nabaria dela. Izan ere, Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede.Hiztegi Batuak, aldera, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea erabiltzen du.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas