Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Idazkera eta oralitatea hipermedioetan

febrero 9th, 2009 · No hay Comentarios

Urteetan zehar, idazkera oralitatearen aurrean egin den eboluzioetariko bat dela sinetsi izan da modu okerrean, historiaren hasiera idazkerarekin bat ematen delako edota idatziz ematen dena soilik ikas dezakegulako.

Ong-en ustez, berriz, textu mota guztiak soinuaren munduarekin erlazionatuta egon behar dira nahitaez, beraz, idazkera oralitatearen aurrean “bigarren mailako sistema” sistema bat izango litzateke, ahozko izkuntzarekiko dependentzia duelako. Oralitateak ez du idatziarekiko inolako dependentziarik baina ez da sekula inoiz idazkerarik eman oralitaterik gabe. Ong-ek bi motatako oralitateak bereitzen ditu, alde batetik “oralitate primarioa” eta bestetik “bigarren mailako oralitatea”:

  • “Oralitate primarioa”(Oralidad primaria): idazkerari buruzko edozein ezagutza ez duen kulturarentzat erabiltzen du.
  • “Bigarren mailako oralitatea” (Oralidad secundaria): Gaur egungo teknologia kultura da, non oralitatea telefonoa, irratia eta telebista bezalako medio elektronikoen bitartez ematen da; baina medio elektroniko hauek idazkerarekiko dependenteak dira euren funtzionamenduari dagokionez.

Hipermedio kontzeptua Ted Nelsonek eman zuen ezagutzera ordenagailu baten pantailan testu baten portaera azaltzeko asmoz. Hipermedioa, hipertextuaren antzeko antolakutza forma da baina, estruktura multilineal bat erabiltzen du, beraz, irakurleak edo erabiltzaileak ibilbide anitzetatik sar daiteke. Hau da, esteken bitartez zeharkatuta, saltoak eta loturak dituen eta irudak, idatziak eta ahotsak batzen dituen testu multzoa da.

Hobeto bereizteko, hau izango litzateke hipertextu adibide bat:

 secuencial

eta hau hipermedio adibide bat:

hipertexto

ERREFERENTZIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas