Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Ikasleen oporrak

octubre 7th, 2008 · No hay Comentarios

Oporrak beti izan dira eta izaten jarraituko dute ikasleen gozamena, oporrak noiz iristeko zain egoten dira urtean zehar.
Txikitan ume askok eskolara joatea gustuko dute haien ikaskideekin egoteko, baina hazi egiten diren heiñean oporraldia nahiago dute. Gazteen iritziz, gero eta opor gehiago hobe.

Ikasleen oporrak beharrezkoak dira, ikasturtean zehar lan gogorra egin ondoren merezitako egunak dira batzuentzat. Hala ere, diotenez, gurean opor gehiegi dituzte ikasleek. Izan ere Europako beste herrien aldean gurean opor egun gehiago dauzkate. Oporren banaketa desberdina da eta hobea izan litzateke. Hemen udako oporrak hiru hilabetekoak izaten dira, aldiz beste herrialde batzuetan bat baino ez. Hortaz, urtean zehar banaketa beste era batekoa da.
Udako oporrak adibide gisa hartzen baditugu, luzeegiak direla ikus daiteke, lehen esan dudan bezala. Ikasle batzuek, hala nola, ikasturtea gainditu ez dutenek, irailean azterketak izaten dituzte eta hainbeste denbora dutenez azkenerako uzten dute lana, nekez hasten dira ikasten.

Ikasleen oporraldia langileen oporraldiarekin konpara dezakegu. Langileek opor gutxiago dituzte, udan hilabete inguru. Baina egokia al da ikasleek hainbeste opor edukitzea? Lehen aipatu dudan moduan gazte askok gozatu egiten dute eskolan; nagusiek, berriz, estres-maila oso handiak izaten dituzte.

Nire ustez, ikasleok opor gehiegi ditugu. Nahiz eta hau pentsa, nahiago ditugu oporrak izan klasera joan beharrean. Opor egunak beste era batera antolatuta egongo balira, beharbada udako oporretatik bueltan ez litzaiguke hain astuna irudituko eta gogoz hartuko genituzke ikasketak.
Ikasturte orekatua behar dugu eta kontua ez da opor kopurua, banaketa baizik.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas