Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Ikasturte berria bai, baina betikoa betiko

octubre 17th, 2008 · No hay Comentarios

Hasi dugu, bada, berriro ikasturtea. Aurtengoa ia iazkoa baino oparoagoa suertatzen zaigun. Espero dut baietz!

Nire lehenengo testu hau nire informatikako ikasleari eskeiniko diodalakoan nago, berriro ere aurten iazko arlo aspergarri honetan bainaukazue. Baina gogotsu nator, ea behingoz buruko min hau gainetik kentzen dudan, nahiz eta urte guztia eman beharko dudan horrela, nagoen moduan. Jakin nahi baduzue, galdetu iezaidazue (barreak).

Izan ere, niri informatika ez zait bat ere gustatzen, hola, pixka bat ere ez. Agian pixkat soilik. Baina arloa derrigorrezkoa denez… ba ez dago beste erremediorik! Gainera, erderaz da eta horrekin batera arazoak datozkit, arlo berberean hainbat erdera landu behar ditut eta.

Ni euskal filologiako ikaslea nauzue eta bigarrren mailan nago; lehenengo mailako arloren batekin eta besterekin, baina tira. Karrera izatez ez da oso zaila baina erraza ere ez. Eguneroko lan handia eta horrez gain, norberaren lan pertsonala eta ahalegin guztia eskatzen ditu. Baita hizkuntza anitz menperatzea ere, noski; besteak beste, espainola, prantsesa, ingelesa, latina ( edo italiera edo alemaniera hautatuak izan badira) eta euskara – nola ez.

Egia esan, eta penaz eta minez diot, alde guztietatik zapaldua den gure hizkuntzak ez du aparteko eta are gutxiago, merezi duen garrantziarik. Juxtua soilik. Oso juxtua. Agian – esan dezaket – euskarako irakasleek bakarrik ematen diotela garrantzia, baina errealitatean, karrerak berak ere ez dio ematen eta latza iruditzen zait. Zergatia azaltzen saiatuko naiz jarraian:

Euskara, arlo gisa, aintzakotzat hartzen ez den arloa da. Badakizue (gehienek) gure karrerako edozein erderari ematen diotela euskerari baino lehentasun, onarpen eta garrantzi handiagoa? Edozein gai eta arlotan eskatu didate euskara arloan baino maila handiagoa eta gorroto dut hori. Ingelesari, prantsesari, espainolari ematen diete gehiegizko inportantzia, beraiek jakingo dute zergatik. Baina non bizi gara?

Bien bitartean, euskara ikasi nahi dugunoi gauzak okertu, bere bidetik atera eta zaildu baino ez dizkigute egiten erderak inposatuz eta derrigortuz. Bolognia prozesuari egozten diot erruaren zati haundia.

Hemendik, euskara jaiotez bihotzez maite dudala esan beharra daukat eta ahalik eta goren bultzatzen saiatuko naizela, jendearen buruen gainetara zuzendu arte. Gora euskara!

( Gai askez hautaturiko iritzi-artikulua da )

      

Etiquetas:

  • Etiquetas