Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Ikerketa zentroak (Q.1)

junio 15th, 2009 · No hay Comentarios

Lengoaia naturalaren (giza lengoaiaren) bidez gizaki eta makinen arteko komunikazioa era konputazionalean burutzea ikertzen duen zientzia da lengoaia naturalen prozesamendua. Mundu osoan zehar lengoaia naturalen prozesamendua ikertzen duten hainbat zentro daude. Nik Euskal Herrian, Espainian eta Afrikan dauden ikerketa zentroak aztertuko ditut:

  • Ixa Taldea: Euskal Herriko ikerketa zentro hau 1987.urtean sortu zen, eta beraien helburu nagusienena euskararen gaineko ikerketa aplikatua da, baita beste hizkuntzen ikerketa ere. Hauek daukaten beste eginkizun bat produktu komertzialen garapena da, eta hainbat erakunderekin (Elhuyar, Euskaltzindia, Berria…) hartu du parte. IXA taldeak hainbat aplikazio eta tresna komertzial egin ditu; adibidez, Xuxen zuzentzaile/egiaztatzaile ortografiko komertziala, edo Elhuyar Hiztegia Word 2000 testu-editorean barneratua dagoena.
  • SEPLN: Ikerketa zentro hau 1984.urtean sortu zen, eta lengoaia naturalaren prozesamenduaren esparruan garapenarekin, irakaskuntzarekin eta ikerkuntzarekin lotuta dauden ariketak zabaltzen eta bultzatzea du helburu maila nazionalean eta internazionalean. SEPLNaren helburuak hauexek dira: informazioaren eta material zientifikoen truke-kanalak ezarri, seminario, sinposio eta konferentzien antolatzea, argitalpenen sustapena eta beraien arlo berbera duten erakundeekin kolaborazioa.
  • Meraka Institutua: Mbeki presidentearen estrategia bat bezala sortu zen 2002.urtean. Hemen,  institutu honetako ikertzaileak, Pretoriako Unibertsitatea eta beste languntzaile batzuk lan egiten dute lengoaia naturalen prozesamendua nola aplikatu, egokitu eta garatu daitekeen jendeari on egiteko ikertzen. Meraka Institutuaren helburu nagusiena garapen ekonomikoa eta soziala erraztea da gizarte-kapitalaren garapenaren bidez, eta ikerkuntza eta berrikuntzaren beharrizanetan oinarritzen.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas