Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

IKERKETA ZENTROAK (Q.1)

marzo 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Lehenengo galdeketarekin bukatzeko, hona hemen giza lengoaiaren teknologiei buruzko ikerketak egiten dituzten zenbait zentro:

Euskadin, IXA Taldea aurkitzen dugu. Talde hau 1987an sortu zen eta bere helburu nagusia lengoaia naturalaren prozesamenduaren gainean ikerketak egitea da. Horrez gain, sistema erdi automatikoak egin edo egiten laguntzen dute, euskararentzat beharrezkoak eta onuragarriak direnak.

Alemanian, Language Technology Lab. DFKI LT (German Research Center for Artificial Intelligence) dago. Hauek lengoaiaren teknologiaren garapenean dabiltza lanean, testu, mintzaira eta jakituria teknika konputazional berrien bidez prozesatzeko.

Eskozian, Language Technology Group aurkitzen da. 1990. urtean eratutako talde honek lengoaia naturalaren prozesamenduari lotutako ikerketak burutu ditu gehienbat. Testuen prozesamenduan gauza daitezkeen benetako arazoei konponbidea ematen saiatzen dira. Talde hau Edinburgoko Unibertsitateko Institute for Communicating and Collaborative Systems-en zati da, lengoaia naturalaren prozesamendurako Europako komunitaterik handienetarikoa.

 Stanforden, The Stanford Natural Language Processing Group dago. Talde honetan unibertsitateko irakasleek zein ikasleek elkarrekin lan egiten dute. Beraien lanaren bitartez ordenagailuak giza lengoaia prozesatu eta ulertzeko gai izatea nahi dute.

 Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas