Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Informazio berreskurapena

mayo 4th, 2009 · No hay Comentarios

Informazio berreskurapena, ingelesez “Information Retrieval” bezala ezagutua, dokumentuetan, datu baseetan edota metadatoetan  burutzen den informazioaren bilketaren zientzia dugu. Bilaketa hau interneten zein intraneten burutu daiteke eta  testu, irudi, soinu eta datuei lotuta egon daiteke.

IR (Information Retrieval), disziplinen arteko ikerketa da, eta hainbeste disziplina biltzen ditu bere baitan non askotan, informazio partziala bakarrik jasotzen dugun, ikuspuntu batetik edo bestetik lortutakoa.  Aipatutako disziplinen artean koka ditzakegu, hain zuzen ere: semiotika, linguistika, informatika, bibliotekonomia, dokumentazioa eta psikologia kognitiboa, beste batzuren artean.

Bilatzaileak, Google eta Lycos kasu, informazio berreskurapena erabiltzen duten tresnarik ezagunenak dira ziur asko. Oinarrian, bilatzaile hauek erabilgarri egiteko lengoaia naturalean idatzitako hiztegi bat eraiki behar da, bilaketaren arau logikoak biltzen dituen algoritmo bat eta lortutako emaitzen edota bildutako informazioaren gaineko balorazioa egingo duen tresna bat. Bilaketa motor honek ahalbidetzen du, hain zuzen ere, bi termino gutxienez jarriz gero bilaketa burutzea eta lortutako emaitzak erakustea, interakzioen logaritmo naturala 3ren ingurukoa izango delarik.

Honen inguruan burutu diren ikerketarik garrantzitsuenetarikoak  Gerald Salton, W Bruce Croft, Karen Spärk, Ricardo Baeza Yates egindakoak dira.

Batzuetan arazoak gertatzen dira informazioa berreskuratzeko garaian lengoaia naturalaren erabilpenagatik, ixilatsunagatik ( hitzen sinonimia), zaratagatik ( hitzen polisemia), homografia, anbiguotasuna…

Iturriak:

Information Retrieval. (2009, May 5). In Wikipedia the Free Encyclopedia. Retrieved 11:41, May 06, 2009 from: http://en.wikipedia.org/wiki/Information_retrieval

Introduction to Informatio Retrieval. (2009). In Introduction to Information Retrieval, Cambridge University Press. Retrieved 11:44, May 06, 2009 from: http://www-csli.stanford.edu/~hinrich/information-retrieval-book.html

Etiquetas:

  • Etiquetas