Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Interfazeak Lengoaia Naturalean

junio 17th, 2009 · No hay Comentarios

Ordenagailuak gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan sartzen ari dira: dendetan, bulegoetan, eskoletan, zerbitzu publikoetan. Betsalde, herriak ez du konputagailuak eskatzen duten jakintza edo prestakuntza, eguneroko bizitzak hala eskatu arren. Eta sekula ez du prestakuntza hori izango gizakiak, honexegatik: ekonomikoki, makinak giza komunikaziora egokitzea baino pertsonak egokitu behar garelako makinetara, makinak erabiltzen ikasi behar ditugu.

 

Hemendik dator zehazki filme fantazientzien ideia ezaguna: pertsonak makinekin hitz egin behar dugu (robotekin) aginduak emanez eta erantzunak jasoz. Hau da, makinari gizakia bailitzan hitz egitea.

 

Lengoaia naturalean interfazeen berariazko modua zerbitzu datuen galdera korapilatsuak dira. Adibide gisa EEBB-etako Rochester Unibertsitateko TRAINS sistema garatua dugu aipagai. Sistema honek treneko txartelak saltzen ditu. Bezeroak telefonoz hots egiten du tren geltokira eta bere eskaria egin. Programa bere galdera ulertzen saiatzen da eta SQL bitartez itzultzen du, bilaketa hasteko. Ondoren, programak telefonoz jarraitzen du erabiltzailearekin elkarrizketa, prezioak eta baldintzak azalduz. Azkenik, txartela gordetzen du.

 

Horrek ez du eskatzen pertsonek ordenagailuen jakintza izaterik, lengoaia naturalaren erabilera izatea baino. Baina honen arazoa zera da: modu honetako aplikazioek erabiltzailearen helburua ondo ulertzea, akatsa kaltea izan baitaiteke. Beraz, lengoaia naturalen interfazeak kasu askotan informazio zehaztua behar izaten dute, analisi linguistiko oso eta zehatza.

 

 

Iturriak:

 

 

 

Etiquetas:

  • Etiquetas