Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Internet edo liburuak?

octubre 29th, 2008 · No hay Comentarios

Internet edo liburuak? Ohiturak aldatu egin dira, orain denok jotzen dugu internetera zerbait bilatu behar dugunean. Urte gutxitan munduak hobekuntza itzelak izan ditu eta internet dugun unetik gure bizimodua ere aldatu egin da.

Nagusi batzuek edo zaharrek, oraindik liburuak nahiago dituzte informazioa bilatzeko edo zerbait irakurtzeko. Gazteok aldiz, ordenagailua piztu eta hortxe aurkitzen ditugu erantzunak gure galdera guztiei. Hala ere, ez dira liburuak beztertu behar, liburuak oso garrantzitsuak dira eta erabiltzen ikasi behar ditugu. Askotan, liburuak internet baino hobeak dira.

Baina, zer da internet eta zer aurkitu dezakegu bertan? Internet mundu osoan zabalduta dagoen sare erraldoia da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbatirik. Interneten bidez erabil daitezkeen zerbitzuen artean, Web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu: fitxategien transferentzia (FTP),  posta elektronikoa (e-posta), elkarrizketak (txat) edo bat-bateko mezularitza. Normalean, Internet hitza World Wide Web “WWW”-rekin nahasten da. Nahasketa hau gaizki dago, “WWW” Interneten atal bat delako.

Besteak beste, Interneten edozein gauzarekin egin dezakezu topo. Informazioa bilatzeko sortu zen baina orain musika jaitsi, gauzak erosi, jendearekin hitz egin… edozer egin daiteke sare honen barruan. Alabaina, interneten dena topatu daiteke? Gehiena topa dezakegu baina batzutan gauza zehatz bat nahi dugu eta hainbeste orrialde azaltzen zaizkigunez denbora itzela pasatzen dugu zein izango zen egokiena aukeratzeko. Horregatik kasu hauetan liburuetara jotzea gomendatu daiteke.

Aukeratu egin beharko bagenu, gazteon erantzuna guztiok dakigu zein izango litzeteke: Internet. Gaur egun Internet gabe bizitzea zaila egingo zitzaigun, batez ere informatika kontuak gustuko duten pertsonei. Modatu egin gara sare honekin bizitzera eta zerbait behar dugunean badakigu sartu eta beguratu baino ez dela egin behar, segurtasun kontua deitu daiteke.

Beraz, Interneten etorrerak aurrekuntza ikaragarria izan du mundu osoan.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas