Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

IRUÑA-VELEIA

diciembre 24th, 2008 · No hay Comentarios

Iruña-Veleia Gasteizetik 10 kilometrora dagoen aztarnategi arkeologikoaren izena da, antzinako Veleiako hiri erromatarra aztertzen duena. Bestalde, Euskal hizkuntzarentzat ere oso garrantzitsutzat jo izan da oraintsu arte, 2006. urtean jakinarazi baitziguten bertan III eta VI. mendeetako euskal hitzak zeudela zeramikazko ontzietan grabatuta. Hala ere, pasa den hilabeteetan jakin ahal izan dugu aurkikuntzak ez direla egiazkoak.

Honela, linguistikako, historiako, kimikako eta filologiako zenbait jakintsuk argitara emandako bost txostenen arabera ondorengo arrazoiengatik ezin dugu Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutakoa egiazkotzat jo:

  • XVII. mendeko filosoen izenak agertzen dira zeramiketan (Deskartes)
  • Existitzen ez diren jainkoen izenak agertzen dira.
  • Garaikideak diren pertsonen izenak aurkitu dira.
  • Sirenen irudiak daude.
  • Instanteko kolarekin itsatsitako zatiak daude.

Beraz, ikertzaile talde honek, arrazoi hauek direla medio, faltsutzat hartu ditu Iruña-Veleian aurkitutako zeramikak, eta beraz, hauek jasotzen dituzten euskal hitzak. Berriro ere, Done Miliagako (Errioxa) XI.mendeko hitzak hartuko ditugu idatzita dauen lehenengo euskal hitz bezala.

iruna-veleia

Kontsultatutako iturriak:

  1. “Iruña-Veleia” Wikipedia, Entziklopedia askea. 10 Abendua 2008. 12:21 UTC. 24 Abendua 2008
  2. Iruña-Veleia. Yacimiento arqueológico. 24 Abendua 2008.
  3. “Los hallazgos de Iruña-Veleia son un fraude” swissinfo.ch. 20 azaroa 2008. 07:26 UTC. 24 Abendua 2008

Etiquetas:

  • Etiquetas