Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Itsasoari bisita egin diot…

noviembre 1st, 2009 · No hay Comentarios

Berriz ere itsasoaren oinetara joan naiz, munduaren ikuspegia, beste behin, aldatzera gaurkoan irrifarre ugari atera dizkit nire lagun urdinak eta eguzkiaren dizdirak bidea aurkitzen lagundu dit. Badakit ez naizela hitzekin oso trebea, baina gaurkoan itsasoak derrigortu egin dit, txoko honetan zeozer alaia jartzera, jendeak ikusi dezan, ez naizela betiko neska negarti eta beldurtia. Gaurkoan, mugitzen den guztiari irrifarre egiten diot haizeari, berari egin diot irrifarre, txoriei, umeei, hitz batean esanda, denei. Eta zoriontsu naitekeela esan dezaket behingoz, benetan nire bidea zein den jakin baitut. Iraganari burla egin diot eta horrela jarraitzea hobeagoa dela uste dut. Iraganean gertatuko pasadizoei, beldurra galdu diet, ohartu bainaiz ni beraiek baino indartsuagoa naizela. Gainera ezin dut beti pasadizo haietan pentsatzen egon, bitartean nire buruari min eginaz. Argi dut, zoriontasuna lortuko dudala nahiz eta horretarako, gudu edota borroka asko eign behar izango dudan, indarrez beterik nago eta indar hori eguzkiak eman dit, zulo beltzeko irtenbidea aurkitzen lagundu dit, eta hantxe zegoen bukaeran nire lagun handia,itsasoa.Itsasoa, lagun eta aliatu handia,zenbat gudu irabaziko ote zituen. Denetan hoberena bera da, sekretuak gordetzen ditu baina aldi berean isladatu egiten ditu, beste pertsona bat ohartu dadin bestearen miñaz. Behin eta berriz esaten dit, ez duela iñoren kristalezko malkoen beharrik baina beti norbaitek oparitxo horiek egiten dizkiola ere, onartu dit. Nik ere onartu diot, pertsona bat maite dudala baina ez naizela ausartzen berarengana joatea eta berak hauxe esan dit, ez zaitez itsutu, bizi ezazu bizitza eta aurre egin dena jokoan dago.

 

Etiquetas:

  • Etiquetas