Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ITZULPEN AUTOMATIKOA eta horren MOTA EZBERDINAK (Q.2)

abril 29th, 2009 · No hay Comentarios

Itzulpen automatikoa Ingelesetik hartutako Machin Translation-en itzulpena  da, Linguistika konputazionalaren atal bat da software-en erabilera aztertzen duena textuak nahiz hitzaldiak itzultzeko, berezkoa den hizkuntza batetik bestera. Maila apal batean, makinaren bidezko itzulpenak hizkuntza natural baten  hitz automatikoen egora apal bat sortzen du, Beste hizkuntzarengatik. Itzulpen konplexuagoa lortzeko corpus linguistikoa erabili daiteke.

Itzulpen automaiko mota ezberdinak honakoak dira:

a) Arauetan oinarritutako itzulpen automatikoa:

     Aldaketak egitean datza jatorrizkoetan oinarrituz eta horiek hitz baliokideekin ordezkatuz, hau da, benetako itzultzaile automatikotzat hartzen dena. Bere funtzionamendua honakoa da; testu originala hartu egiten da eta ordenadoreak bertan dauden hitzen parekoak edo antzekoak bilatzen ditu.

b) Corpus-ean oinarritutako itzulpen automatikoa:

     Corpus linguistiko batean oinarritutako itzulpena, benetako ereduetan eta beren itzulpenen azterketetan oinarritzen da. Corpus-ak erabiltzen dituen mekanismoen artean metodo estadistikoetan  eta adibideetan oinarritutakoek osatzen dute. Honen barruan bi mota aurki ditzakegu: estatistikoa eta adibideen bidezkoa. Estatistikoak lehendik itzulita dauden testuak hartzen ditu  eta horietan oinarrituta, testu berriak sortzen ditu. Bigarrenak berriz, Corpus elebidun bat hartzen da eta analogiaren bitartez itzuli egiten da.

c) Kontestuan oinarritutako itzulpen automatikoa:

     Kontestuan oinarritutako itzulpen automatikoak hitz baten itzulpen hoberena topatzeko tekniketan oinarritzen da inguratzen duten gainontzeko hitzetan arreta jarriz,  hau da,  hitzak 4 eta 8 tarteko multzotan hartzen dira eta haien inguruan dituzten hitzen arabera itzultzen dira. Ateratzen diren aukera denen artetik zentzua daukatenak bakarrik aukeratzen dira eta gero, hitz multzo hauek denak lotzen dira. Horrela,  haien artea zentzua sortzen dutenak aukeratzen dira. Beraz, testua guztiz itzulita eduki arte.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas