Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Itzulpengintza Automatikoa

mayo 9th, 2009 · No hay Comentarios

Itzulpengintza automatikoa informatika bezain zaharra edo gehiago da. Segur aski, giza zein ekonomia baliabide gehien jaso duen aplikazioetako bat da. Merkatuak gaur egun, makina bat produktu eskaintzen ditu eta benetan zaila da aditua ez denarentzat dituen beharretarako aproposena zein den erabakitzea. Artikulu honetan funtsezko gakoak emango dira teknologia honetara jotzearen aukera gutxieneko ezagutza izanik landu ahal izateko.

Makina itzultzaileak egiteko nahia ordenagailuak izan baino askoz ere lehenagokoa da. Hortaz, 1940ko hamarkadan ordenagailu bat eskura egon zenetik, itzulpengintza automatikoa berehala bilakatu zen informatikaren aplikaziorik arrakastatsuenetakoa. Ordutik hona, astia izan da esperimentu anitz egiteko, txikiak eta handiak, bai eta instituzio zein industria mailako inbertsio handiak ere. 1950eko hamarkadan itzultzaile automatiko bat sortzeko baikortasuna nagusi zen arren, 1966an argitaratutako ALPAC txostenak ezkortasuna ekarri zuen, eta Kanadan eta Europan ikerketak jarraitu zuen arren, Estatu Batuetan nabarmen egin zuen behera. Hala eta guztiz ere, 1980ko hamarkadan suspertu zen berriz, hainbat sistemaren argitalpena eta teknika berrien agerpena zela eta.

piramidea

Etiquetas:

  • Etiquetas