Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Itzulpengitza Automatikoa (Q.3)

junio 19th, 2009 · No hay Comentarios

Itzulpengintza Automatikoaren (ingelesez machine translation) helburua hau da: makina bat erabiliz hizkuntza bateko testu batetik beste hizkuntzako testu bat sortzea. Lengoaia naturalaren prozesamenduaren aplikaziorik interesgarriena, erabilgarriena eta osoena da.

Makina itzultzaileak egiteko desioak 1940.hamarkadatik datoz, ordenagailuak eskura egon zirenetik, eta berehala bilakatu zen Itzulpengintza Automatikoa informatikaren aplikazioen artean arrakastatsuena; eta gaur egun Interneten aurkitu dezakegu edozein sistema gure esku. Hauek dira Interneten daude Itzulpengintza Automatiko sistema batzuk:

Hala ere, Itzulpengintza Automatikoak arazoak sortzen ditu, batez ere anbiguotasunean (maila lexiko, sintaktiko, semantiko eta pragmatikoan), eta arazo hauengatik itzulpenak askotan ez dira onak.

Itzulpengintza Automatikoak bi erabilera-atal ditu:

  • asimilazioa: erabilera hauek sistema azkarrak osatzen dute; baina kalitatearen aldetik, itzulpenak txarrak dira. Hauek soilik balio dute testuaren ideia nagusia harrapatzeko.
  • zabalkundea: erabilera-atal honetako itzulpenak kalitate onekoan dira. Hemen anbiguotasunak saihestea lortzen da, eta soilik ezagutza jakin batera daude mugatuta sistema hauek.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas