Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

IXA ikerkuntza taldea (2.galdeketa)

mayo 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Bigarren galdeketarekin jarraituz ikerkuntza gai baten azalpena egingo dut artikulu honetan zehar: IXA taldea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko IXA taldea aztertzea erabaki dut. Izan ere, gertuko ikerkuntza taldea izanik, aurrera daramatzaten proiektuak eta beraien xedeak zeintzuk diren aztertzea interesgarria delakoan nago.

IXA taldeak, 14 hizkuntzalari eta 31 informatikari osatuta dagoen EHU-ko informatika faultatean sortutako taldeak, Lengoaia Naturalaren Prozesamenduren gaineko ikerketak burutzen ditu. Hala ere, esan daiteke, IXA,  ”euskararen gaineko ikerketaz” arduratzen dela. Ikerketa hauek aurrera eraman ahal izaten ditu IXA-k hainbat enpresa pribatu eta publikoen babesa jasotzen duelako: Microsoft, Eatoni, Eleka, Elhuyar, UZEI, Euskaltzaindia, Plazagune, Berria………………

 

IXA-k burutzen dituen ikerketak, azpikategoria hauetan sailka daitezke: 

  1. Itzulpen automatikoa
  2. Hizkuntzaren tratamendua
  3. Informazioaren berreskurapena eta errauzketa
  4. Hizkuntza tresnen integrazioa
  5. Oinarrizko baliabideak
  6. Morfologia
  7. Sintaxi Morfosintaktikoa
  8. Hizkuntzen ikasketa

Bakoitzaren barruan beste atal desberdinak jorratzen dira baina nik hiru hauek aukeratu ditut: XUXEN, Elhuyar-Word hiztegi sistema eta BertsolariXA sistema.

Ezaguna da, XUXEN egiaztatzaile ortografikoa. Bertan, euskaraz idatzitako testuetan ageri diren akats ortografikoak zuzendu eta egokitzeaz arduratzen den zuzentzailea da. Hasiera batean, ordenagailuan instalatu beharra zegoen, egun, aldiz,  http://ixa.si.ehu.es/Ixa helbidean eskuragarri dago zerbitzua.

Bestalde, ordenagailuekin lanean gabiltzalarik, oso lagungarria suerta dakiguke Elhuyar-Word hiztegi sistema. Honekin, bai euskarazko zein gaztelerazko hitzen esanahi eta itzulpenak segituan ikus ditzakegu. Horrela, ele biak bizkor maneiatzea aise egiten da.

Kuriosoa da baita ere, IXAk bertsolaritzari eskainitako proiektua; BertsolariXa du izena eta “bukaera bat emanda, errimak aurkitzen ditu”. Helbidea: http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Produktuak/1039000805.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas