Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Justin Timberlake: Musikari, aktore eta dantzaria

marzo 27th, 2012 · No hay Comentarios

Justin Timberlake: Musikari, aktore eta dantzaria izeneko liburua Justin Timberlake amerikar aktorearen bizitza miresgarriaz mintzatzen da. Irakurleek orain arte argirtara atera ez diren aktorearen gazteriako pasarteen berri izango dute. Honetaz gain, bere familiaren, karreraren eta osperako ibilbidearen inguruan gaur egun arte izkututa egon den informazioa eskura izango dute liburu honen erosleek.

Marcia Amidon Lusted dugu liburu honen idazle. Hancock-en, Estatu Batuetan, jaiotako idazlea da, zeinek fikziozkoak ez diren gazte zein nagusientzako 40 liburu baino gehiago idatzi dituen. Cobblestone Publishing aldizkarian editore laguntzailea da, baita Gazteentzako eta Nerabeentzako Literatur Institutuan instruktorea ere. Liburu guztien artean aipagarria da, esaterako, Mark Zuckerberg-en bizitza azaltzen duena. Bere inguruko jakinbeharren artean, aipagarria da LinkedIn kontua daukala, klasean jorratutako webgunea erabiltzen duela ere idazle honek.

Liburuari bueltatuz, esan beharra dago kolorezko irudiek, argazkiek, tamaina handiko irudiek eta alboetako barrek lagntzen diotela erraz irakur daitekeen liburur honi. Liburu honek Timberlakek musikagatik izan zuen interes goiztiarra, bere agerpena Star Search-en, Mickey Mouse Club izena zuen telebista saioan izan zuen agerraldia eta N Sync gazteentzako musika taldearen sorkuntza jorratzen ditu.

Timberlake-en aktore karrera eta bere aktore moduko karrera ere azaltzen dira Justin Timberlake: Musician, actor and dancer-en. Edukiak ere barne hartzen ditu eduki-taula bat, glosarioa, hautaturiko bibliografia, loturak, kode-oharrak eta aurkibidea, baita denbora-marra bat eta datu bitxiak ere. Hontaz guztiaz aparte, esan beharra dago behartuen aldeko erakundeetan izandako parte hartzearen berri ere ematen dela liburu honetan zehar. Beraz, Justin Timberlake-ren bizitza ezagutu nahi izatekotan, joan beharko duzu gertuen duzun liburutegira liburu hau erostera. Hala ta guztiz ere, arazoak egon daitezke gazteleraz aurkitzeko, espainiarrek ez baitute interes handirik aktore, dantzari eta musikari honengan.

Iturriak/Bibliografia:

Filed under: Music

Etiquetas:

  • Etiquetas