Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Kandinsky, VASSILY

mayo 11th, 2012 · No hay Comentarios

Vasily Kandinsky (1866-1944) Moskun jaio zen artista dugu. Oso gaztetatik, bere gurasoek semeak koloreen, hitzen eta soinuen aurrean aparteko abilezia, sentsibilitatea eta talentua zuela ohartuta, eta bere heziketari jartzen zioten arreta bereziari esker, Kandinskyk gustuko zuen hori garatu eta sendotu ahal izan zuen berak berezko zuen talentua. Hala ere, hogeita bederatzi urte izan arte itxaron behar izan zuen beste artista errusiar asko legez Munichera joan eta bere ibilbide edota karrera artistikoari hasiera emateko.

Garai horretan, eta gutxi gora behera 1908ra arte , artistak bere pinturetan inpresionismoaren hizkuntza erabili zuen, 1904an margotutako Amsterdam, ikuspegia lehiotik (Amsterdam, Blick aus dem Fenster) hartutzat adibidetzat, ondoren hau geroago sortuko zituen Konposizioengatik famatua izango zen arren. Bertan kolore harmonia desberdinak aditzera ematen dituela nabari da argi eta garbi. Hala ere, esan beharra dago, garai hartan sortu zituen grabatuak berritzaileagoak eta konposizio egituratik benetan bereizten zirenak zirela, baita pintoreak kolore sinpleen gama ezberdinekin esperimentatzeko zuen nahia (1903ko Abeslaria (Sängerin), horren adierazle izanik kolore grisen bariazio sotila edota 1903ko Dama abanikoarekin (Dame mit Fächer), non kolore harmonia desberdinak aditzera nola ematen diren den nabarmen nabaritzen.

Berak koloreak naturarekin lotzen zituen estuki, eta artea betiere gizonarekin eta honen inguruarekin lotuta egon behar zela pentsatzen zuen. Koloreak nahasterako orduan ,beraz, koloreak tenperaturarekin eta honek sorrarazten digutenarekin lotzeko joera izango du artistak.

Munichen hamazortzi urte igaro ondoren Phalanx arte eskola sortu zuen beste artista batzuekin, zein hauekin harreman oso estua izango zukeen gerora eta non irakasle lanetan arituko zen, baita bere lehenengo xilografiak (zurezko taula inprimitze teknika modu bat) sortzen. Bertako metodologia aurretik aplikatu gabea izan zen, berritzailea, ikasleak hartu eta hiritik edota honen inguruetatik bizikletan txangoak egitera bultzatzen zituen eskolak zirelako.

Artistak artea naturarekin lotzeko joera izaten zuen, bere aburuz artea ez zegoela naturan oinarrituta, baina bai naturaren legeetan

Alemaniaren eta Errusiaren arteko borroka ekarri zuen I. Mundu Gerraren ondorioz, Kandinskyk Munichetik alde egin eta Moskura joan behar izan zuen 1914 eta 1921 urte bitartean. Moskuk, betidanik izan zuen halako kutsu berezia txikitatik artistarentzat, izan ere, bertan bizi zirelarik , aitak bertako klima aguanta ezagatik alde egin behar izan zutelaren nostalgiagatik, eta baita hiria amarekin hertsiki lotzen zuelako, guztiz feminista irudikatuz. Nina Kandinskyk, bere bigarren emaztea izango zenak, bere senarrak Mosku eta bere ama deskribatzerako orduan hitz berberak erabiltzen zituela zioen, hala nola; edertasuna, ausardia, oreka, kontrairitziak, sentsualitatea, magia, ametsak, erotismoa, harrotasuna,….

Bertan, artistak Errusiako abangoardia artistikoaren aitzindariak ezagutu zituen, besteak beste, El Lissitsky, Kazimir Malevich eta Alexander Rodchenko. Aldi hartako Kandinskyren produkzio artistikoa urria izan arren, suprematisten eta konstruktibisten irudi geometrikoen eragina bere hizkuntza artistikoan antzematen hasi zen berehala.

1922an, Kandinsky Alemaniako Weimar Bauhaus eskolan hasi zen eskolak ematen. Eskola 1919an sortu zen eta era guztietako teoria utopikoak bultzatu zituen artearen eta arkitekturaren eremuan. Kandinskyk Bauhausen definizio estrategikoa landu zuen, eta aldi hartan egin zituen obrek forma geometrikoak dituzte ezaugarritzat: zirkuluak, triangeluak eta karratuak, kolore sinbolikoez hornituak. Formak entitate autonomo gisa antolatzea eta beren arteko interakzio orekatua ezartzea artistaren helburu nagusi bilakatu ziren.

Bauhausen burutu zuen bada bere lanik potolo eta esanguratsuenak izango zirenak ondoren, aro berri bat ireki baitzuen bere ibilbidean eta garai honetan hasi baitzen bere ideiak sistematizatzen eta esperientziak praktikara benetan eramaten, baita teorikoki ere azalpenak emanez.

-KONPOSITION VIII-

Kandinskyren obra hau 1923an sortua izan zen eta Bauhausen landu eta garatu hala izan zuen modura, bertako irudi eta forma ezberdinek esanahi berezi eta bakarra dutela esan genezake.

Vasillyrentzat, esaterako, artelanean ikusgai diren puntuek hutsaren esanahia hartzen dute. Lengoaiari dagokio eta isiltasuna adierazteko balio dute. Ikusezina dira. Elementu oso praktikoa dela esan gura du, egunerokotasunean ikusi dezakeguna, txikitatik ezagutu izan duguna bere sinpletasunean. Bestalde, puntua tentsioz josita dagoela nabarmendu gura du artistak eta ez duela inongo norabiderik aurkezten. Berak honela zion bere poemetako batean puntuari buruz zebilen baten:

La bandera se onda

El viento sopla

La bandera no se mueve

El viento no sopla

¿qué impulsa?¿qué es impulsado?

Tal vez no se ha movido, sencillamente te has desplazado tú.

Formek entitate autonomo gisa antolatzea eta beraien arteko erlazio orekatua ezartzea zen artistaren helburu nagusia. Horretarako puntuez gain, puntu eta marra, kolore, plano eta marra ezberdinez baliatzen da, beraien arteko konbinazioak egiten eta beraien arteko tentsioei esanahi bat eman guran.

Marrak mota askotakoak eta modu desberdinetan ageri daitezke, horizontal, bertikal edota diagonaletan batik bat. Geldi egotetik, beraz, artistak mugimendua lortzen duela esan genezake hauek konbinatzerako orduan.Marrek indarra adierazteko balio dute, marra soil batek indar bakar eta sendoa adierazten du, eta bi marra edo gehiagok mugimenduaren beraren mugimendu infinituak. Marrek bukaerarik ez balute moduan agertzen dira eta norabide ezjakintasun horiek tentsioa adierazten duten berriz ere.

Puntu eta marrak, hau da, marra batek puntu bat zeharkatzen duelako irudiak, tentsioa bera , bere purutasunean adierazten du, non ez duen norabiderik aurkezten eta geldirik dagoen.

Ondoren aurkezten diren karratuek, eta beraien konbinaketek jaiotza eta heriotza adierazten dute, eta ikusi dezakegunez betiere beltzez edota zuriz margotuta daude eta beraien artean konbinatzen dira. Kolore zuriak epeltasuna adierazten du eta beltzak, aldiz, hotza, sakontasuna emateko erabiltzen dena. Bestalde, kolore bi hauek esanahi mota asko ere har dezakete; hala nola: emakumea eta gizonaren arteko desberdintasuna, zuzena eta okerra, gaurkotasuna eta antzinakoa, …

Kurba ondulatuek ere badute beraien esanahia. Azken hauek tentsioa eta erlaxazioa adierazten dute. Puntu gorenek tentsio maila gorenak aurkezten dituzten bitartean, puntu baxuenek tentsio horiei askatasun bide bat aurkituko baliote bezala aurkezten dira.

Ondulatuak ez diruditen eta borobil erdiaren itxura duten irudiek , aldiz , heldutasun energia bat adierazi nahi dute. Gutxi gorabehera jaiotza, gaztetasuna eta heldutasuna, guztien konbinaketa irudikatzen da forma honen bidez, borobila osaturik ez dagoen arren.

Eta azkenik, koloreek duten garrantzietara joz, eta bere esanahiak kontutan hartuz, sailkapen bat ere egitea posible dela azpimarratu genezake, baita hauek nola aplikatzen diren ondoren forma geometrikoetara.[2]

Karratua berotasuna adierazteko erabiliko du Kandinskyk, eta beraz, gehienetan forma geometrikoa hau gorriz margotua agertuko da.

Triangeluetako ertzak nabarmendu gura izatean, hauek normalean horiz margotuak agertuko dira, horia deigarria den zerbait adierazteko balio duelako egunerokotasunean gertatzen den legez, eta baita artistaren aburuz. Gordintasuna adierazi nahi du.

Forma borobilak aldiz, urdin kolorez adierazten dira , formarik oinarrizkoena dela kontuan hartuz eta bere epeltasuna adierazteko erabiliz,ertzik ez duelako ,ez dela nolabait esateko apurtzen eta infinitua dirudielako , beti biraka dabilena.

Irudietako anguluak, orokorrean, zenbat eta zorrotzagoak izan, orduan eta gehiago hurbilduko dira berora (gorrira) eta orduan eta borobilago eta zenbat eta kurba gehiago ageri irudian, koloreak apaltzen joango dira urdinerako joera hartuz.

 

Bibliografia:

  • PUNK UND LINIE ZU FLACHE, Contribución al análisis de los elementos pictóricos, Kandinsky

Editorial Labor, Barcelona 1991

(Guggenheim Museotik eskuratuta)

  • CURSOS DE LA BAUHAUS, Wassily kandinsky

Alianza Forma/Editorial, Madrid 1991

(Guggenheim Museotik eskuratuta)

  • SANDO BOCOLAEl arte de la modernidad-Estructura y dinámica de su evolución de Goya a Benys”

Colección :La estrella polar

(Guggenheim Museotik eskuratuta)

  •  HIGHLIGHTS (Ausstelling)

Basel: Galerie Beyeler

(Guggenheim Museotik eskuratuta)

  • Nina Kandinsky “ Kandinsky y yo”

1ºEdición_Abril 1990

Parsifal Ediciones /Varseca 39_ Barcelona

(Guggenheim Museotik eskuratuta)

Filed under: Arts, History, Humanities

Etiquetas:

  • Etiquetas