Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Wikipedian idazten

mayo 16th, 2012 · No hay Comentarios

Saiatu al zara inoiz Wikipedian artikuluren bat idazten? Nola egiten den ere ez dakizu? Artikulu honek horren berri emango dizu, Parisko Jean Baudrillard filosofoari buruzko ingelesezko artikuluaren itzulpena nola egin zen azaltzen duen artean. Wikipedian hainbat lan argitaratu direla esan beharrik ere ez da; tendentzia honi jarraiki, ordea, entziklopedia aske honetan Deustuko Unibertsitateak ere bere ekarpena egin nahi izan duela aipagarria da gutxienean. Zer dela eta?

“Information Management” ikasgaitik abiatuta, Media Wiki orrian hainbat zirriborro egin ondoren saiatu gara Wikipedia entziklopediara artikulu bat igotzen. Ingelesez eta gaztelaniaz aurkitu dugun informazioa bildu eta euskarara itzulpen egoki eta oso bat egitea izan dugu helburu. Jada ingelesez eta gaztelaniaz Jean Baudrillard filosofoari buruzko artikuluak bazeudenez gero, ez da zaila suertatu Wikipediak euskaraz ere itzulpen bat onartzea. Izan ere, kasuren batean artikuluak atzera bota izan dira gaia konplexuegia edo, hobeto esanda, zehaztasun handirik gabekoa izan denean. Esan bezala, ordea, alde horretatik jada existitzen den artikulu baten itzulpenak ez du arazorik ekarri.

Hala eta guztiz ere, esan beharra dago bazegoela Jean Baudrillarden euskarazko artikulu bat gurea osatu baino lehen. Gutxi landua eta sinplea bazen ere, garatzen eta osatzen hastean arazoren bat izan genuen, eta arrazoi teknikoengatik, ziurrenik, lana galdutzat eman genuen. Bigarren saiakera batean, ordea, inolako oztoporik gabe argitaratu genuen artikulua. Egun, edonork jarrai dezake artikulu hau hobetzen, zergatik ez saiatu?

Eman beharreko lehen pausoa Wikipedian izen ematea da (hemen), eta behin saioa hasita idazten jartzen hastea besterik ez da! Idaztearen alde horretatik ia mugarik ez badago ere, askatasun horren inguruan zenbait puntu kontuan hartu behar genituzke.

Gure esperientziatik abiatuta, esango genuke Wikipedia entziklopedia askean informazioa argitara ematea ez dela lan zaila, baina erabiltzaile bakoitzarengan dagoela informazio hori egiazkoa eta egiaztagarria egitea. Entziklopedia aske honen abantaila ukaezina edonork eralda dezakeela da, baina gutako edonorengan konfidantza izate horri erantzun egoki eta zuzena ematea gure esku baino ez dago. Askatasun handia dago nahi beste eta nahi bezalako artikuluak idazteko, baina gomendio bat onartzen badidazue… errespetatu irakurlea. Inork ez gaitu idaztera behartzen, egiten badugu nahi dugulako da; egin dezagun, bada, fundamentuz.

Esandako guztia gogoan, Jean Baudrillarden artikulu honen bidez euskarazko Wikipedia osatu eta aberastu nahi izan dugu, ahal izan dugun neurrian informazio fidagarria ematen eta beharrezko iruditu zaigunean erreferentziak erakutsiz.

Bibliografia:

Filed under: Basque Language, Humanities, Web Communication, Wikis Tagged: Entziklopedia askea, Wikipedia

Etiquetas:

  • Etiquetas