Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

KATAMALO

noviembre 2nd, 2008 · No hay Comentarios

KATAMALO Bihotz Bakartien Kluba (a.k.a. BBK) talde literarioaren errepresentazio berria da. Poesia eta musika elkartuz bueltatu dira. Larrabetzukoak, berriz ere, poemak abesti bihurtzen dituzte. Euskaldunok gure aurpegia beste bat bihurtzeko erabiltzen dugunari Katamalo deritzogu. Horrela, abesti hauek plantak egiteko dugun beharraz hitz egiten dute, faltsukeriaz, sakontasunez maitemintzeaz, zoriontasunaren ameskeriaz, lotsaz, harrotasunaz, garena onartu nahi ez izateaz. “Nos reiremos tanto de nosotros mismos como del prójimo, nos entristeceremos ante el espejo y nos desnudaremos felices y orgullosos. Porque ocultarse no es más que otra forma de aparecer ante los demás”.

 

Oraingo honetan Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Nerea Urbizu (Itzalak) eta Jon Piris (Ruper Ordorika) abeslariak elkartu egin dira betiko Aintzina, Alex eta Mugarrira, diska hau ateratzeko. Abesti hauek guztiak Gotzon Barandiaranen poemetan oinarrituta daude. Honek askotan esaten duen bezala, poema guztiak bere musika propioa daukate, baina horietariko batzuk lotsatiak dira, horregatik esku bat eman behar zaie abesten hasteko.

 

Hona hemen Katamaloren abesti bat:

 

Erreferentzia:

GOR DISCOS – bihotz bakartien kluba: katamalo  http://www.gordiscos.com/ficha_soporte.php?id_articulo=2234

      

Etiquetas:

  • Etiquetas