Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Kevin Kelly

octubre 31st, 2008 · No hay Comentarios

Kevin Kelly 1952an jaio zen. Wired aldizkariko argitaratzaile exekutibo bilatuena da, eta antzinean Whole Earth Catalog-eko argitaratzailea. Horretaz gain idazlea, argazkilaria, eta ekologista ere izan da. Kelly kulturen ikaslea da, batez ere, Asiarena eta kultura digitalaren espertoa kontsideratzen dute batzuk.

BIZITZA ETA LITERATUR IKASKETAK

Kevin Kelly Pensilvanian jaio zen 1952an eta Westfield High School-en graduatu zen New Jersey-n, 1970.urtean. Nahiz eta urte bat pasa eta gero Rhode Island-en unibertsitatea utzi, bere idazlanak New York Times, Esquire, The Economist eta beste hainbat egunkaritan agertu dira, beste aldizkari batzuetan laguntzeaz gainera.

Kevin Kellyk 27 urte zituenean argazki kazetari independientea zen eta bere hotelean, Jerusalenen, kalean geratu zen giltza barik berandu zelako gerahots baterako. Lo egin zuen Jesus kruzifikatu zuten lekuan, eta goizean esperientzia erlijioso bat izan zuen. Hortik aurrera, 6 hilabeteko bizitza bakarrik izango balu bezala bizitzea erabaki zuen. Bere gurasoekin baketsu bizitzera joan zen, diru gabe geratu zen, lagunak bisitatu zituen eta bueltatu zen etxera Halloween-eko gauean “hiltzeko”.

1994an, Wired Magazine aldizkariak, zeinetan Kevin Kelly exekutibo argitaratzaile zen, National Magazine saria irabazi zuen. Orain Kelly aldizkariko editorea da.

Kelly-ren idazlanak hainbat publikazioetan agertu izan da, hala nola: The New York Times, The Economist, Time, Harper’s Magazine, Science, Veneer, Go eta Esquire. Bere argazkia Life-n eta beste aldizkari amerikanoetan agertu izan da.

Kelly Californian bizi da, San Franciskoren hegoaldeko kostan. Kristianoa da. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

LIBURUAK

  • Bicycle Haiku (1995)
  • Out of control: The New Biology of Machines, Social Systems and the Economic World (Addison Wesley 1994, Perseus Books, 1995)
  • New Rules for the New Technology:10 Radical Strategies for a Connected World (Penguin, 1999)
  • Asia Grace (2002)
  • Cool Tools (2003)
  • Bad Dreams (2003)
  • “Photographers section: Kevin Kelly,” pp. 106-111, in Lloyd Kahan, editor 2004 Home Work (Shelter Publications, 2004)
  • True films (2006)

Bibliografia:

http://en.wikipedia.org/wiki/Kevin_Kelly_(editor)

      

Etiquetas:

  • Etiquetas