Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Kevin Kelly predicting the next 5000 days of the web

febrero 9th, 2009 · No hay Comentarios

   Kevin Kelly-k  behin web-aren lehenengo 5000 egunei buruzko hitzaldi bat eman zuen. Hitzaldi honetan berak web-ak 5000 egun hauetan aurrerapen etengabeak eta izan dituela esan zuen, gauza handi eta garrantzitsu bat izatera heldu delako.

   Kevin Kelly-k dio gaur egun web orrialdeak esteka izeneko lokailu batzuen bidez lotuta daudela. Hauei esker, gu eta internet erabiltzen duen edonork sarean dagoen edozein web orrialdera hel gaitezke. Konputadore guztiak elkarren artean konektatzen ari dira web-aren bitartez, makina global bakar bat sortzeko. Internet ez da inoiz amatatzen eta munduko energiaren %5a erabiltzen du. Web-a guztia jaten duen zulo baltz bat bezalakoa dela dio Kevin Kelly-k, eta den-dena bere baitan egongo dela, ez dela egongo iñolako informaziorik internet-etik kanpo. Horregatik, internet-en beharra ezinbestekoa izango da gizakiontzako. Web-aren 5000 egun hauetan lortu den garape itzela kontuan hartuta, imagina beharko dugu zenbat gauza berri, zenbat aurrerapen, zenbat abantaila eta zenbat informazio berri edukiko duen web-ak 5000 egun barru, hau da, hamar urte barru. Azkenean ez gara joango orri batetik beste orrik batera, baizik eta ideia batetik beste ideia batera salto egingo dugu klik sinple batekin, gauza fisiko guztiak web-aren parte izatera igaroko direlako.  Sarea gero eta makina konplexuago eta osatuagoa izango da.

Iturriak:

http://www.taringa.net/posts/offtopic/1525640/Los-pr%C3%B3ximos-5_000-d%C3%ADas-de-la-Web.html

http://www.youtube.com/watch?v=yDYCf4ONh5M

Etiquetas:

  • Etiquetas