Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Kevin Kelly Web-aren hurrengoko 5000 egunak iragartzen

noviembre 18th, 2008 · No hay Comentarios

Kevin Kelly-ren ustez, Web-ak 5000 egun bete ditu gutxi gora-behera eta hauek eredutzat harturik, hurrengo 5000 urteetan zer gertatuko den iragartzen ausartzen da.

Kelly-k dioenez, gu guztion artean makina global baten antzeko gauza ereikitzen ari gara. Makina honek 5000 egun daramatza fuintzionatzen, inolako etenaldirik gabe eta aldi berean hazten, bikoizten urtero. Momentu honetan, makinaren memoria gure burmuinarenak beste neurtzen du, baina gure burmuinak ez dira urtero bikoizten ari.

Hiru ondorio atera ditu Kevin Kelly-k, gertatu dena eta hainbat datu haintzat hartuta:

  1. Guk makinari gorputz bat ematen ari diogu: makinak ez dira gizakiaren zentzuen luzapenak, alderantziz baizik.
  2. Makinaren arkitektura berrestrukturatzen ari gara: gaur egun, elkarren artean konektatzeko,informazio paketeak elkabanatzen ditugu eta orrialde batetik beste batera igarotzeko, lotuneak erabiltzen ditugu.
  3. Makinarekiko guztiz ko-dependenteak bihurtuko gara: etorkizunean, makina hau, orrialde batetik beste batera joan ordez, ideia batetik bestera joateko gai izango da. Kontzeptuak ulertzeko gai izango da.

ERREFERENTZIAK:

      

Etiquetas:

  • Etiquetas