Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Lamiak

diciembre 2nd, 2009 · No hay Comentarios

Pertsonai mitologiko hau Lamia izenez ezagutzen da munduko leku askotako mitologian agertzen da eta izen desberdinak hartzen ditu, bere ohiturak ere desberdinak izaten dira. Pertsonia entzutetsuak izan dria XX.mendearen erdialderarte, batez ere, kultura mailan oso aurreratuak ez diren lurraldetan. Tradizioak era modernoarekin kontrajarrri zaienean txoke handia eragin izan du pentsamoldetan ondorioz, jakintsu eta elizgizonak Lamietaz babesteko aholkuak ematen zituzte.

Lamiak antzinaroan: Grezia eta Erroma.

Lamien arbasoa Mesopotamian aurki daiteke: Lilith jainkosa. Lilithek umeen odota xurgatzen zuen eta gazteei lotan zeudela bizitzeko kemena kentzen zien. Lilith eta Lamiak amankomunean dutena umeen trataera da.

Erromatar eta Greziarrek Lamia edo Sibaris deitzen zieten. Zeus jainkoarekin harremanak izan zituen eta Orduña Hera jeloskor jarri zen eta Lamiak zigortu zituen bere umeak hilez. Mendeku gisa Lamiak mounstro baten antza hartuz besteen haurrak irentsi eta euren odota xurgatzen hasi zen, herritarrentzat lamiak beldurgarriak, gauza txarren egileak eta gazteentzako gaixoak zekartzatenak ziren.

Goi erdi aroan Lamiak izaki paganotzat hartzen ziren, emakumeak baina deabruak, gauetan erritual maltzurrak egiten zituzten. Testu hauen ideologia orduko nekazaritzako kulturetan praktikatzen ziren errito mágico eta terapeutikoen aurka zegoen. Lamiak ere sorgintzat hartzen zituzten.

Lamiaren izen desberdinak Euskal Herritik kanpo.

Galizian Lupirak deitzen dira. (Kobazuloetako espektroak dira).

Asturiaseko Xanak bezalakoak dira. (Sorginak)

Kantabrian Anjanas edo Mozucas del agua deitzen dira.

Celtarren Rhiannon eta Modron deitzen diete. (Emankortasunaren jainkosak).

Lamiak Euskal Herrian.

Euskal Herrian hartzen dituzten izenak desberdinak dira leku batetik bestera:

-Lami, Lamin, Lamiña zabalduenak dira.

-Lamiñaku Elantxobe eta inguruko herrietan.

-Amilamia Agurain aldean.

-Eilalamia Aeskoan.

-Sandi-maindi Mendiben.

-Intxixxuak Oiartzunen.

Lamien eragina toponimian:

Lamia hitza arrasto eta oroigarri ugari utzi dute gure herriko toponimian, esaterako: Lamitegi (Oñate), Lamiako (Leioa), Lamiñazilo (Isturitzen), Lamiaran (Mundaka)…

Lamiñozin edo Lamien putzua dago Xujun, Laminzilo (Lamien haitzuloa) da Isturitzeko historiarreko kobazuloaren izena. Lamien Leze (Lamien haitzuloa) aurkitzen dugu Zugarramurdin. Lamitegi (Lamien lekua) deitzen da Bedaioko etxe eta lekua eta Asteazuko baserria. Lamikiz (Lamien lekua) Markinako baserri bat da, Lamiña-potzu (Lamien putzua) , Zeanurin. Lamiñazulo (Lamien haitzuloa) Anbotoko mendi aldean aurkitzen da, Lamiaran (Lamien harana) Usansoloko leku bat da eta toponimia Berbera Mundakan aurki dezakegu.

Lamien ezaugarri fisikoak:

-Giza irudia dute eta txikiak dira.

-Oso ederrak dira.

-Txikiak izan arren oso indartsuak dira.

-Ile luze eta horia dute.

-Kostaldean gerritik behera arrain itxura dute eta itsas lamia izena dute.

-Hankak oilo, ahate edo beste zerbaiten irudikoak izan daitezke.

-Gehienetan emakumezko gisa ageri dira.

-Lapurdi eta Behenafarroan gizonak zein emakumeak izan daitezke.

-Zuberoan emakumezkoak Lamiña izena dute eta gizonezkoak Maide.

-Emakumeengandik kolore goriztagatik bereizten dira.

-Bizkaiko herri batzuetan uste da bekokian begi bakarra zutela.

-Batzuetan emakume eder baten antza hartzen dute eta besteetan sorgin maltzurraren itxura.

-Gehienetan soineko luze eta zuri batez jantziak ikusi dira.

-Bere ahotsa oso fina eta erakargarria zen, horregatik askotan bere kanta xarmangarriekin lotara eramaten zituzten entzuleak, eta azken finean, heriotzara.

Lamien izaera psikologikoa:

-Urrezko orraziaz ilea orraztea gustatzen zaie.

-Normalean atseginak izaten dira baina haien orraziak lapurtzekotan asko haserretzen dira.

-Batzuetan gizonezkoekin maitemintzen dira baina ezin dira haiekin ezkondu ezin dutelako lur sakratuan egon.

-Haien janaririk gustokoenak ogia, artoa, urdaila,  esnea, sagardoa eta  gatxatua ziren.

-Asko gustatzen zaie bizilekura bisitan agertzen zaizkienak.

Lamien izaera soziala:

-Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa (Bidarrai), Azalaingoa (Andoain), Urkulukoa (Gatzaga), Ligikoa… Gauez egiten dituzte eraikuntzak.

-Ostadarraren muturruean Lamia bat egoten da ilea orrazten, eta eguzkiak bere atzekaldean joz zabaltzen du ostadarra.

-Gauez triku harriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan.(Harrizala eta Mendibe).

-Beti Marirekin lotuta egon da biak sorgintzat hartzen direlako.

-Batzuetan josketa eta arroparen garbiketa egiten zuten guetan  (Zeanuri).

-Eliz gizonek eta jakintsuek  horrelako aholkuak ematen zizkieten herritarrei: .”lamiak ikusten badituzu, erne honekin: izena duten izaki guztiak existitzen dira, baina gorde ezazu sekretua zure baitan, ez da esan behar existitzen direnik”.“Direnik ez da sinestu behar, ez direla, ez da esan behar.”

-Elizak (Arros eta Espeseko) eta etxeak eraikitzea (Larramendiko , Latsakoa eta Gentaingoa).

-Lamiek zenbait zerbitzu eskatzen zieten gizakiei.

Lamiei egiten zizkieten opariak:

Gauez sagardo pitxer bat edo opil bat sotoan edo ogia erre deneko sukaldean utziz gero lamiek jan egiten zuten (Orozkon). Etxeetan taloak uzten zituzten mahai gainean, gero, gauez lamiak etorri et ajan egiten zituzten ( Donamartirin). Beste leku batzuetan, artzainek esne beteriko kaikuak eta gatxatua oparitzat ematen zituen lamien bizileku omen ziren haitzuloetara ( Arraitz, Ultzama). Nekazariek bere lurren mugetan edo soroetan janariak uzten zituzten lamientzat, eta haiek gauez etorrri eskeinitakoa jan eta, esker onez beterik euren jarraitzaleen soroetako lan batzuk egiten zituzten ( Uharte-Hirin)

Lamien bizilekuak:

Lamiak erreketan, ibai-arroetako hilobi-kobetan , trikuharrietan eta zutarri megalitikoetan egoten dira. (Esaterako Altzibarko errekatxoan Iremategi baserriaren alboan ikusi izan dira).

Lamien presentzia harrizko tokiekin lotuta dago.

Lurpeko uretan ere bizi izan dira.

Itsasoan bizi direnei itsas lamiak deitzen zaie.

Lamien bizileku omen diren haitzulorik ezagunenak hauek dira: Baltzola (Dima), Bernaola (Dima), Sorginen leze (Zugarramurdi), Lamiñategieta (Zeanuri), Leizebeltz (Ahaxe), Osolo (Markina aldean), Jentilzulo (Orozkon)…

Iturri eta putzuetan ere agertzen dira. Utsaleako putzua, Senperen.

Kondairak:

Euskal Herrian oso hedatuak izan dira Lamien kondairak besteak beste, halako herrietan: Zugarramurdi, Sara, Arizkun, Oñati, Bedaio, Zeberio, Arano, Algorta, Mutriku, Senpere…

-Nekazari batzuk gauetan janaria uzten zizkieten lamiei eta horren truke lamiak haien eginkizunetan laguntzen zituzten.

-Batzuetan gizonezkoak bahitzen zuten eta laguntzen ez bazituzten zigortzen zituzten.

-Batzuetan gizakiek  haien ohorean SAKRIFIZIOAK egiten zituzten.

-Mehatxuz eskatzen zituzten ostutako orraziak.

-Oso ezaguna da Arrasateko Kobahaundiko lamiaren kondaira: “lamiak begiz jo zuen baserritar gazte bat; hau neskatxaren adina ezagutzeko asmatutakoak; lamia zeal konturatutakon hartu zuen tristura, ondorengo gaixoaldia eta izan zeun heriotza.Eta azkenik lamiaren atsekabea.”

-Batzuen ustez idiek tiratako goldeak eta ermiten eraikuntzak desagertarazten zituen.

-Ezaguna da lamiek beren auzoko emakumeei emagin lanak egiteko eskatu ziotela dicen elezahar bat.

-Lamiak hain emakume erakargarri gisa agertzen dira, ezen behin baino gehiagota ukitu duten nekazari bat baino gehiagoren bihotza; baina inguruetako mutil gazteren batetaz ere maitemindu izan dira.

Sinbologia

Lamiak naturako elementu desberdinekin egon dira lotuta betidanik, hala nola ,ibaiak, itsasoa, haitzuloak eta harriak.
Hasieran etxekoandre lagunkoi bezala ikusten ziren, eta nekazariei lanean laguntzen zieten janariaren truke ( zoroak landatuz, zubiak edota beste harrizko eraikuntzak eginez…)
Kristautasunaren heltzearekin batera, lamiak guztiz desprestigiatu ziren. Ondorioz bere sinbologia iluntsauna, satanismo eta gaitzekin batera lotuta agertzen zen .

Etiquetas:

  • Etiquetas