Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

LANAREN METODOLOGIA

mayo 10th, 2009 · No hay Comentarios

-GO eta -GARRI atzizkiei buruz egiten ari garen lanean jarraituko dugun metodologia zehaztea beharrezkoa iruditu zaigu.

Lan honetan agertzen den metodologia lexikologiako eskoletan jarraitutakoa da. Atzizki baten aurrean gaudenean, lehenengo eta behin, bere lemaren (hiztegi sarrera da, edota forma baten gauzatze guztiak bitzen dituen froma kanonikoa) nondik norakoa azaldu behar ditugu: forma nagusiaz gaiz beste forma batzuk dauden, etab. Ondoren, aurkitutako adibideetan, hitz eratorriaren kategoria edo azpikategorizazioa aztertu behar dugu. Oinarriaren azpikategorizazioa zein atzizkiarena ere aztertu behar dugu. Beharrezkoa bada, adibideetan, atzizkia dela eta, gertatu diren hots aldaketa eta paradigma ezberdinen sorketaren berri ere eman beharko dugu.

Gisa honetako azterketa morfologiko-lexikologikoaren oinarri teorikoak Morfologia sortzailea daude. Honez gain, eskolan erabilitako bibliografia nagusia Mª Teresa Cabré eta Gemma Rigauren Lexicologia i semantica liburua Azkarateren Irakaskuntza proiektua (argitaragabe dago) izan dira.

Etiquetas:

  • Etiquetas