Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

LENGOA NATURALEN PROZESAMENDURAKO ZAILTASUNAK

junio 22nd, 2009 · No hay Comentarios

1-Anbiguotasuna

Lengoaia naturala maila ezberdinetan anbiguoa izan ohi da:

  • Mailan lexikoan: hitz bakar batek esanahi ezberdinak izan ditzake, eta hauetako egokiaren hautapena testuinguruaren edo oinarrizko ezagutzaren araberakoa izan behar da. Zentzu honetan ikerketa ezberdinak burutu izan dira, hiztegiak, gramatika, ezagutza oinarriak eta korrelazio estatistikoetan oinarritutako metodoekin.
  • Erreferentzia mailan: anafora eta kataforak ebazteak erreferentzia egiten duten aurreko edo ondorengo entitate linguistikoa zehaztea suposatzen du.
  • Egitura mailan: Zuhaitz sintaktiko ezberdinak sortzea ondorioztatzen duten sintagma preposizionalen dependentziaren anbiguotasuna argitzeko semantikara jo beharra dago.
  • Maila pragmatikoan: Esaldi askok, sarritan, ez dute esaten dena adierazten. Ironiek garrantzi handia dute mezuaren ulermenean.

Anbiguotasun hauek eta beste batzuk ebazteko, arazo nagusia lengoaia naturalean ematen diren sarrerak anbiguotasunik gabeko barne errepresentazio batean itzultzea da, hala nola, zuhaitz sintaktiko bat.

 

2- Hitzen arteko banaketak antzematea

Ahozko lengoaian ez dira tarteak uzten. Hitzen arteko tartea bilatzeko, askotan zentzu gramatikal eta kontestual baten bila jo beharra dago. Idatzizkoan ere, txinera bezalakoek ez dauzkate hitzen arteko tarterik.

 

3- Datuak ezegoki jasotzea

Atzerriko tiletak, hizketaren arazoak, idazketa orduko akatsak, OCR bidezko testuen irakurketek, eta beste arazo ugarik sortu dezakete sarrerako datuen jasoketa ezegoki bat.

Etiquetas:

  • Etiquetas